Chatbots_Banca para Empresas

Zure enpresak chatbot bat behar al du?

Interesgarria

30 abuztua, 2017 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Chatbot bat laguntzaile birtual bat da; Apple-en Siri, Amazonen Alexia edo Renferen Irene dira ezagunenetako batzuk. Uste da 4.0 Iraultza etorrerarekin, enpresen % 85ek izango duela bere bezeroei laguntzeko laguntzaile birtual bat.

Chatbotak dituzten enpresak:

Renfe: Irene bere laguntzaileak tren-txartel bat erosteko edo aldatzeko jarraitu beharreko urratsak azaltzen dizkizu, eta lagundu egiten dizu eragiketa bat egiterakoan arazoren bat baldin baduzu.

Taco Bell: Enpresa horren chatbotak jasotzen dituen eskariak kudeatzen ditu.

Twitter: Bere chatbotak tuiteatu egiten du lurrikara bat gertatzen denean.

Facebook: Sare sozial horrek harago jo du, eta garatzaileei ireki dizkie chatbotak. Garapen-kit antzeko bat sortu du (nola eraikitzen diren azaltzen duen dokumentazioa) plug-in batzuekin batera diseinatzeko, bere bezeroen webgunean ezartzeko helburuz.

Zer egin ahal izango da Facebooken chatbotekin:

– Testu-mezuak bidali eta jaso

– Irudiak eta ekintzarako deialdiak (oso erabilgarriak komertzioetarako)

– Beren mezu-harietarako ongietorriko pantaila konfiguratzea

– Chatbot konplexuagoak eraiki: Hizkera naturalaren asmoa interpretatu ahal izango dute, eta etengabeko ikaskuntza, denborarekin hobetzen joateko

Bezeroek nahiago dituzte chatbotak, sortzen zaizkien gorabeherak konpontzeko

Oraindik duda-mudan baldin bazaude, baliteke Aspect konpainiak egindako Bezeroen Esperientzia Indizeak zalantza horiek uxatzen laguntzea:

% 69k dagoeneko erabiltzen du chatbot bat edo laguntzaile automatizatu bat, gutxienez hilabetean behin

Inkestatuen % 75k nahiago du chatbotak erabiltzea enpresekiko hartu-emanetan, zailtasun txiki eta ertaineko eragiketetan

-% 88k espero du chatbot batekiko hartu-emanaren testuingurua ez galtzea agente fisiko batekin hitz egitera pasatzen badira

Hiru kontsumitzailetik bik dio gusturago sentitzen dela –bere buruarekin eta enpresarekin– kontsulta bat edo arazo bat bere kabuz konpontzen duenean, bezeroarekiko arretarako pertsona baten laguntzarik gabe.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*