Ciberseguridad_Banca para Empresas

Zibersegurtasuna, lehiatzeko giltza

Ekonomia soziala, Interesgarria

4 uztaila, 2017 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Euskadin industriarako zibersegurtasuneko zentro aurreratu bat diseinatzen ari dira eta aurten jarriko dute martxan, urtearen amaieran, Gipuzkoan. Foru Aldundiak dio “jakintza eta talentu berriak sortuko dituela”.

Euskal industria-sareak digitalizazioaren aldeko apustu handia egin du eta azken urteetan Interneteko segurtasuna ardaztzat duten enpresa berri ugari sortu dira. Horregatik, zibersegurtasuna lehiatzeko giltzetako bat da.

Azken hilabeteetan gertatu diren zibererasoak direla eta, enpresek milioika euro galdu dituzte. Duela gutxi, adibidez, Windows sistema eragilea duten ordenagailuen artxiboak enkriptatzen dituen wannacry software gaiztoak erne jarri ditu enpresak, eta zibererasoak eragozteko neurriak hartu dituzte.

Zibersegurtasunean inbertitzea

Zibersegurtasunean inbertitzen duten enpresek alde handia aterako die lehiakideei. Gaur egun, digitalizazioa dela eta, enpresak ahulagoak dira: datuak lapurtzen dituzte, zerbitzuak eten, zerbitzariak blokeatu, artxiboak enkriptatu… Horregatik guztiagatik, segurtasun digitalean inbertitzea lehentasun bihurtu da.

Zure enpresan aldaketa digitala hasi baduzue, ezinbestekoa duzue prozesu horretan zibersegurtasuna sartzea:

  • Ahulgune digitalak aztertzen dituzten programak sortzea.
  • Zibererasoetarako jarduera-protokoloak ezartzea.
  • Enpresako sail guztietan aplikatzeko segurtasun-programak diseinatzea.
  • Zerbitzuak ematen dizkizutenek ere segurtasun-estandarrak betetzen dituztela ziurtatzea.

Legeari dagokionez, 2018ko maiatzetik aurrera Datuak Babesteko Araudi Orokorra nahitaez bete beharko da, eta araudiak datuak zorrotz babestea eskatuko du. Alde horretatik, datu-bolumen handiak dituzten enpresek datuak babesteko ordezkari bat eduki beharko dute.

Gainera, zibersegurtasunari buruzko 8/2011 Legearen arabera, ezinbestekoa da “erakundeetan segurtasun-politika homogeneo eta integral bat diseinatzea eta politika horretan azpiegitura kritikoak babesteko segurtasun-azpisistemak zehaztea, azpiegitura horiek deuseztatzea, etetea edo nahastea eragozteko”.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*