Mapa de procesos_Banca para Empresas

Zertarako balio dit prozesuen mapak nire enpresan?

Ekonomia soziala, Interesgarria

11 maiatza, 2017 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Ertain izatera iritsi diren zenbait enpresa txiki era anarkikoan hazten joan dira, uneko premien arabera. Haztea lortzea ez da lan erraza; beraz, argi dago lan handia egin dutela. Prozesuen mapa bat diseinatzeak, ordea, lan hori erraztu egingo zieten, konpainiaren egitekoa eta ikuspegia definitzen laguntzen baitu, bete nahi dituen helburuak ezarriaz eta departamentu bakoitzarenak enpresaren helburuekin elkartuaz.

Prozesuen mapa egiteko ibilbidea

Prozesuen mapa departamentu bakoitzaren tokiko ikuspegia jasotzen duen balio-diagramen multzoa dela esan dezakegu. Azken helburua da departamentu horien helburuak korporazioen helburuekin elkartzea.

  1. Zure enpresaren egitekoa eta ikuspegia zein diren badakizu?

Funtsezkoa dirudi, baina enpresa askoren funtzionamendua izaten da bezeroek egindako eskaerei erantzuna ematea, hazteko ekimenik hartu gabe. Azter itzazu departamentu bakoitzaren helburuak eta ahalegindu enpresaren interes orokorrera egokitzen.

  1. Badakizu zeintzuk diren bezeroen premiak eta zuregandik zer espero duten?

Bezeroaren premiak eta itxaropenak betetzea ezinbestekoa da erakunde batek eskatzen dituen baliabide ekonomikoak sortzerakoan. Era horretan bakarrik bete ahal izango du interes-taldeen ongizatea eta horrekin loturiko eragina handitzeko helburua.

  1. Argi duzu eskaintzen dituzun zerbitzuek/produktuek zure bezeroen premiak betetzen dituzten?

Puntu hau funtsezkoa da zure enpresarentzat. Aztertu eskaintzen dituzun zerbitzu edo produktu guztiak, zure bezeroen itxaropen eta premiei benetan erantzuten dieten jakin ahal izateko. Ez bada horrela, zertarako eduki zure zerbitzuen/produktuen katalogoan? Atera etekina eskaintzen duzun guztiari eta ez bete zure katalogoa funtzio bakar bat ere betetzen ez duten produktu edo zerbitzuekin.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*