Negocio_Banca para Empresas

Zer egin zure negozioko gatazka bat aukera bihurtzeko

Interesgarria

3 urtarrila, 2019 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Lanean giro ona sortzea funtsezkoa da zure negozioarentzat. Horretarako, garrantzitsua da langileekin harremanetan egotea, haien iradokizunak entzutea eta talde-lana sustatzea. Hala ere, eguneroko lanean gatazkak sor daitezke langileen artean, eta baliteke horiek konpontzeko gai ez izatea. Beraz, hori gertatuz gero, garrantzitsua da bitartekotza egiten jakitea eta arazo bat aukera bilakatzea, etorkizunean hobeto lan egiteko gai izan daitezen.

Nola aurre egin gatazka bati zure enpresan

  1. Ez utzi alde batera gatazka eta zuzenean aurre egin.
  2. Tartean dauden pertsonak biltzeko leku bat ezarri, gatazka lantzearren.
  3. Eman denbora arazoa konpontzeko. Garrantzitsua da ez etetea.
  4. Bitartekari bezala eskaini zure burua gatazka enkistatuz gero.
  5. Lagundu ados jartzeko puntuak bilatzen.

Gatazka-motak

Kontuan izan bi gatazka-mota daudela, eta, horien arabera, arazoa konpontzea zailagoa edo errazagoa izango da.

– Gatazka funtzionalak: tartean dauden pertsonak arazoa konpondu nahi dute, eta, beraz, ados jartze aldera, hitz egiteko prest egoten dira.

– Gatazka disfuntzionalak: tartean dauden pertsonak ez dira konpontzearen alde egoten eta horrek eragina izan ohi du haien produktibitatean eta zereginetan.

Nola prebenitu gatazka zure enpresan

Egoera-mota horiek gerta ez daitezen, hona hemen zenbait gomendio:

– Identifikatu lanean ezinegona sortu ohi duten pertsonak.

– Ahalegindu haien portaeraren arrazoiak ezagutzen.

– Haiekin hitz egin eta saiatu irtenbidea bilatzen.

– Diseinatu gatazkak saihesteko prebentzio-ekintzak:

-Bultzatu talde-lana.

-Ez sortu giro lehiakorrik lanean.

– Antolatu bilerak hamabost egunez behin, egon daitezkeen bizikidetza-arazoak lantzeko.

Gatazkak negoziatzeko eta ebazteko teknikak garatzeko tailerrak
Izan ere, negozio bat kudeatzea ez da lan erraza: bezeroei eustea, errentagarri izatea, estrategia komertzialak diseinatzea edota ahaztu behar ez diren bestelako alderdiak, tartean harreman pertsonalak zaintzea. Hori dela-eta, Gaztenpresan tailerrak antolatzen ditugu zure eguneroko lanean laguntzeko, zure negozioa kudeatzeko behar dituzun alderdi ezberdinak jorratzearren.

Gatazkei dagokienez, “zure trebetasunak eta gaitasunak garatzeko tailerrean”, ondorengoak jorratzen ditugu: gatazkak modu eraginkorrean kudeatzeko modua, aurkezpenak hobetzea modu eraginkorragoan komunikatzeko helburuarekin, erabakiak hartzen ikastea eta gatazkak negoziatzeko eta ebazteko teknikak garatzea. Interesatzen bazaizu, sar zaitez gaztenpresa.org helbidean; prestakuntza eta mintegi ugari aurkituko dituzu zure negozioaren eguneroko lanean lagungarri izateko.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*