Control de horarios_Banca para Empresas

Zalantzak izaten jarraitzen duzu? Ordutegien kontrola. Lege berriko gakoen gaineko errepasoa

Interesgarria

7 abuztua, 2019 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Duela gutxi indarrean sartutako Legearen arabera, enpresek langileen ordutegia erregistratu behar dute, eta 2019ko maiatzaren 12tik aurrera, lanaldiaren kontrola enpresa guztiek nahitaez bete beharko dute. Lan Ministerioak jakinarazi du sistema hori oraindik ez duten enpresei, langileekin mekanismoa negoziatzen ari direla egiaztatzen badute, ez zaiela zigorrik jarriko. Helburua da enpresek beren langileek sartutako ordu-kopuruaren erregistro eguneratua eta erreala izatea. Horretarako, mekanismo bat konfiguratu behar dute, langile bakoitzaren sarrera eta irteera ordua zehaztuko duena, eta kontrol hori, ahal den neurrian, langileen legezko ordezkaritzarekin negoziatu behar da.

Nola antolatu ordutegi-erregistroa?

Hori enpresaren erantzukizuna da, eta erregistratutako orduak bat etorri behar dira langile bakoitzaren laneko ordu errealekin. Araudian ez da zehazten zer-nolako sistema jarri behar den, baina, legediaren arabera, “langile bakoitzaren lanaldiaren hasierako eta amaierako ordu zehatza” erregistratu behar da. Erregistroa konpainiak burutu dezake langileak eskuz inolako esku-hartzerik egin gabe. Halaber, datuak lau urteko denboraldian gorde behar dira, eta soilik haiek eskuratu ahal izango dituzte enpresan baimena duten arduradunek, langileak berak eta Laneko ikuskatzaileek.

Araua ez betetzearen ondorioak

Enpresa guztiek nahitaez bete beharreko araudia da, eta ordutegiaren erregistrorik ez duten enpresek Laneko Ikuskatzailetzaren zigorrak jasan ditzakete. Lan-arloko arau-hauste larria izango litzateke, Lan-arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legeko 7.5 artikuluan jasotzen dena. Zehapenak gutxieneko gradukoak (625 eta 1.500 € arteko isunak), erdi mailakoak (1.251 eta 3.125 € artean) eta gehieneko gradukoak (3.126 eta 6.250 € artean) izan daitezke. Isunak handiagotu ahal izango dira enpresa berrerorlea bada.

Zer da benetako lan-denbora?

Langile batek bere lanaldian postuko lanak egiteko erabiltzen duena da. Ez dira sartzen araututako etenaldiak edo atsedenaldiak; hots, jateko denbora edo baimenak. Enpresaren eta laneko ordezkarien arteko negoziaketan, benetako lan-denboraren barnean horiek sartzea edo ez adostu daiteke.

Kasu bereziak: lanaldi irregularrak, telelana, e.a.

Derrigorrezkoa da langile-mota guztiek ordutegi-erregistro bat izatea, haien lanaldi-mota edozein izanda ere. Dena den, lege-dekretuan onartzen da ordutegiaren kontrola “ordutegi-malgutasuna alde batera utzi gabe” egin behar dela. Enpresak hitzartu beharko du ordutegi irregularrak dituzten langileen orduak zenbatzeko modua. Telelangileei dagokienean, haien ordutegia erregistratzeko gai den mekanismoa ezarri behar da.

Salbuespenak: derrigortuta ez dauden langileak

Hasiera batean, goi zuzendaritzako langileek ez dute erregelamendu hori bete beharrik, baina adituek enpresei gomendatzen diete laneko arriskuen prebentzioarekin loturiko betebeharrei dagokienean ordutegiaren erregistroa burutu behar duten aztertzea. Era berean, lanaldia erregistratu beharrik ez dute erregimen espezifikoa duten langileek, lanaldi partzialean lan egiten dutenek, langile mugikorrek, kooperatibetako langile bazkideek edota autonomoek.

 

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*