Aplicaciones_verano_Banca para Empresas

Udaz gozatzeko 5 aplikazio baliagarrienak, dena ez da eta lan egitea!

Interesgarria

26 uztaila, 2018 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Zorionekoenentzat, azkenean hemen dira hainbeste nahi izandako oporrak, eta, dena ezin hobe irten dadin, hainbat aplikazio eskaintzen dizkizugu.

iPlaya

Uda iritsi eta hondartzen egoerari eta eguraldiari buruzko informazioa nahi izango duzu. iPlayarekin unean-unean jakingo duzu zein den uraren tenperatura, UV indizea, haizea, sentsazio termikoa eta eguraldia. Aurten, gainera, aplikazioan hondartza gehiago sartu dituzte. Hala ere, soilik Espainiako hondartzak agertzen dira; nazioartekoek itxaron beharko dute edota zerura begiratu.

Chiringuía

Hondartzan bazaude, hurrena edo lehendabizi txosna baten bila hasiko zara. Aplikazio honek zu zauden lekutik hurbilen dauden txosnak adierazten dizkizu. GPS bidez aktibatuta izan zure geokokapena; bestela, bilatutako azkena agertuko zaizu-eta. Chiringuía aplikazioaren bitartez, ondorengo informazioa eskuratu ahal izango duzu: txosnek zer-nolako eskaintza gastronomikoa duten, zein den ordutegia, parkinga baduen, ikuskizunak badauden eta harremanetarako datuak.

Pack Point


Hondartza joateko, badakizu bainujantzia funtsezkoa dela, baina batzuetan maleta egitea konplexuagoa izaten da, nora zoazen kontuan hartuta. Maleta egitea asko kostatzen zaien horietakoa bazara, erabili Pack Point aplikazioa. Inprimaki txiki bat bete behar duzu honako datu hauekin: sexua, helmuga, bidaia-mota, iraupena eta aurreikusitako jarduerak. Horrela, ekipajearen zerrenda emango dizu behar duzun guztiarekin. Zerbait gustatzen ez bazaizu, ezaba dezakezu eskuin aldera eramanda. Halaber, bada premium bertsioa, zerrendak editatu ahal izateko aukera ematen duena.

Ruralgia

Herri batean, mendi-mendian edo hondartzan ostatua bilatu nahi baduzu, Ruralguíak munduko edozein lekutako landa-etxeen, kanpinen, hotelen eta aterpetxeen datu-basea du (400.000 ostatu baino gehiago). Bilatu nahi duzun lekuan bertan baldin bazaude, aplikazioa ireki besterik ez duzu. Beste leku batean bazaude, berriz, “herrian” nahi duzun lekua jarri eta bilaketa egin dezakezu. Ostatuen argazkiak ez ezik, prezioak eta eskaintzen dituzten zerbitzuak ere agertzen dira.

GassAll

Gasolinaren prezioa nola igo den kontuan hartuta, aplikazio hau lagungarri izango duzu. GassAll aplikazioaren bitartez, une bakoitzean gehien interesatzen zaizun gasolindegia aurkitu dezakezu: prezioaren, erregaiaren arabera edo promozio bat eskuratu ahal izateko. Prezioen inguruko informazioa eguneratuta agertzen da, gasolindegira iristeko ibilbiderik azkarrena eta distantzia adieraztearekin batera. Halaber, aplikazioak prezioen historikoa duenez, gasolinaren prezioa nola aldatzen den berrikusi dezakezu, depositua betetzeko unerik onena noiz den jakin ahal izateko. Bilaketak pertsonalizatu itzazu zure lehentasunen arabera; hala nola, gasolina-mota, kontsumoa eta zure ibilgailuaren deposituaren edukiera edo fidelizazio-txartelen bitartez aplika daitekeen deskontua, besteak beste.

Aplikazio hauekin edo beste batzuekin edo horietako bakar bat ere gabe, hasi udaz gozatzen!

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*