Snapchat_Banca para Empresas

Snapchat-a erabiltzeak enpresentzat dituen abantailak

Interesgarria

11 apirila, 2016 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Snapchat aplikazioak arrakasta handia izan du nerabeen artean. Baina, aplikazio horretan edukiak erakusten dituzten argitaletxe-talde handiekin sinaturiko akordioei esker, erreminta interesgarri bilakatu da target handiagoarentzat. Gainera, enpresentzat abantaila ugari eskaintzen dituzten funtzionaltasun asko ditu. Hona hemen horietako zenbait:

Denbora mugatua

Snapchat aplikazioan mezuak segundo 1 eta 10 segundoren artean ikus daitezke, aukera hori pertsonalizatzeko aukera izan arren. Ezarritako denbora igarotakoan, desagertu egiten dira. Horrek erabiltzaileen arreta ziurtatzen du, mezua berriro ezingo baitute ikusi.

Iragazkiak kokapenaren arabera

Snapchat aplikazioan, iragazkiak oso erakargarriak dira, eta ia erabiltzaile guztiek beren argazkietan erabiltzen dituzte. Hain zuzen ere, erabiltzailearen irudia hautatutako atzearekin edo laukiarekin agertzen da. Snapchat aplikazioak ehunka iragazki eskaintzen ditu, nahiz eta zure enpresak zurea diseinatzeko aukera izan. McDonald´s  enpresak berea dauka.

Gainera, funtzionaltasun horri kokapena gehi dakioke. Erabiltzailea zure enpresatik gertu dagoenean, diseinatutako iragazkia agertzen zaio eta harekin irudiak igo ditzake. Funtzionalitate hori aktibatzeko, zure iragazkia sortu  besterik ez duzu egin behar eta zure iragazkiak zein kokapenetan agertzea nahi duzun hautatu.

Esperientzietara bideratutako aplikazioa

Snapchat argazkiak, mezuak eta historiak bidaltzeko erabil daiteke. Azken horietan sarean 24 orduz dauden mezuak sartzen dira, errepikatuta ikus daitezkeenak. Gainera, historia bat argitaratzean, zure jarraitzaile guztiek ikus dezakete zure horman. Aprobetxa ezazu funtzionalitate hau zure bezeroak erakartzen dituzten historiak kontatzeko, erabat publizitate izan gabe.

Geo-kokapena 

Aplikazio honek erabiltzaileak zure negoziotik gertu noiz dauden igartzen du, eta horiek irudiak edo bideoak zure markarekin loturiko gertaeren horman jar ditzakete.

Kupoiak edo deskontuak eskaintzeko aukera ematen du

Snapchat aplikazioaren bidez, kupoiak edo deskontuak bana ditzakezu zure bezeroen artean. Ez dago zigortuta. Hainbat enpresak dagoeneko egin dute.

Publizitatea eskaintzen du

Snapchat-ean zure enpresaren iragarkia jarri nahi baduzu, jakin behar duzu erabiltzaileak aukera duela noizean behin iragarkiren bat ikusi nahi duen ala ez hautatzeko. Iragarkia behin ikusita edo ondorengo 24 orduren barruan desagertuko da, historien antzera.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*