Reverse Mentoring_Banca para Empresas_LK

Reverse mentoring: millennialak nagusia baino gehiago dakienean

Ekonomia soziala, Interesgarria

22 ekaina, 2017 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Europan, “mentoring” metodoa arrakasta handiarekin aplikatzen ari da enpresetan. Hain zuzen ere, zuzendaritzakoek beren expertise, jakinduria eta esperientzia transmititu behar dizkiete konpainiako talentu gazteei, enpresan potentzial guztia garatzeko gidatzearekin batera. Gainera, talentuari eusteko modu egokia da.

Teknologia berriak eta transformazio digitala, ordea, batzuetan eragozpen izaten dira mentore horientzat. Hori dela-eta, “reverse mentoring” delakoa sortu da, millennials-ak izan daitezen zuzendaritzakoak gidatuko dituztenak arlo horretan. Hortaz, kontua da errendimendu altuko taldeak sortzea, generazio ezberdinek osatuta.

“Reverse mentoring”-en helburuak:

– Zuzendariei laguntzea pentsamendu digitala garatzean.

– Millenials-en pentsatzeko modua ulertzea lortzea.

– Talentuari eustea.

– Enpresan dauden generazio ezberdinen arteko komunikazio-fluxua hobetzea.

“Reverse mentoring”-en alde onak:

Juan Romero, Team Leader Talent and Development Vodafone Ono S.A.U,  metodo hau aplikatzeaz arduratzen denak,  mentoring-aren inguruan Bilbon egin berriak diren topaketa batzuetan berretsi zuen zuzendarientzat “umiltasun-sendabidea” izan zela, talentu gazteek transformazio digitalari dagokionean konpainiaren ikuspegi askoz ere egungoagoa zutelako.

Ezagutu ditzagun “reverse mentoring” aplikatzearen abantaila gehiago:

– Konpainiaren etorkizuna beste era batera jorratzeko aukera ematen du.

– Zuzendariei erronka berriak eskaintzen dizkie.

– Negozioaren ikuspegia areagotzen du.

– Konpainiako bezeroen esperientzia hobetzen laguntzen du.

– Merkatuaren joerak errazago onartzeko aukera ematen du.

– Enpatia garatu eta zuzendarien konpromisoa gehitzen du.

– Langile gazteenen erantzukizun eta konpromiso sentimendua handitzen du.

“Reverse mentoring” aplikatzen dutenek digitalizazioaren abantaila lehiakorrak ezagutzen jakin dute, eta berrikuntzara bideratutako errendimendu altuko taldeak osatu dituzte; izan ere, gogoratu berritzen ez duten enpresek ez dutela etorkizunik.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*