BE-Foto-plan-renove4.0

Renove Industria 4.0 Planak 5 milioi bideratuko ditu ETEak berrikuntzaren bidez suspertzera

Interesgarria

14 iraila, 2020 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Gaur egun inork ez du zalantzan jartzen eraldaketa digitala susperraldi ekonomikoaren palanketako bat dela, batez ere Industrian. Horregatik, enpresak beren ekipamenduak egokitzen hasi dira iraultza berri horretara, haien lehiakortasuna bermatzeko eta, batez ere, pandemiak gure produkzio-sarean utzi dituen ondorio gogorrak gainditzeko helburuarekin.

Renove Industria 4.0 programaren bigarren edizioko berritasunak

Eraldaketa horretan laguntzeko, Eusko Jaurlaritzak martxan jarri du Renove Industria 4.0 programaren bigarren edizioa, aurreko urtean baino askoz ere aurrekontu handiagoarekin: 5 milioi euro. Helburua? Euskal ETE-en susperraldi ekonomikoan laguntzea 4.0 Industriaren bitartez, edo beste modu batera esanda, lehiakortasunean inbertitzea erraztuz.

Renove Industria 4.0 programari esker, 100.000 eurora arteko dirulaguntzak eskuratu ahal izango dituzu, zure enpresak makina berriak eta ekipamendu aurreratua eskuratu ahal izateko, eta proiektuekin lotutako aholkularitza-gastuak finantzatzen laguntzeko.

Laguntza horiek jaso ahal izateko, makinen eta ekipamenduaren gutxieneko zenbatekoak 50.000 eurokoa izan behar du (BEZ kontuan hartu gabe), eta 2020ko urtarrilaren 1tik aurrera jarri behar da martxan. Zure enpresak inbertsioaren kostu osoaren % 50eko dirulaguntza jaso ahal izango du gehienez. Programan parte hartu nahi duten enpresek SPRI Taldearen web-orrian egin dezakete laguntza-eskaera.

Prozesuen modernizazioa eta digitalizazioa zure enpresan

Renove Industria 4.0 programaren funtsa teknologikoa da nagusiki. Hau da, zure enpresak ekoizpen-sare moderno, eraginkor eta lehiakorragoa finkatzen laguntzeko behar duen guztia. Horregatik, honako alderdi hauek barne hartzen dituzten proiektuak martxan jar daitezen erraztea du helburu:

  • Big Data eta Analitika aurreratua
    • Bussines Intelligence prozesuak: prozesatu gabeko datuak biltzea eta horiek informazio erabilgarri bihurtzea ahalbidetzen dute.
    • Data Meaning teknologiak: datu-baseak modu automatikoan esploratzeko sortu ziren, haien portaera azaltzen duten patroiak aurkitzeko.
  • Fabrikazio Gehigarria: osagai berriak ekoizteko fabrikazio malguko teknika.
  • Robotika aurreratua eta Kolaboratiboa: ekoizpen industrialeko prozesuetan robotak erabiltzea.
  • IoT (Industrial Internet of Things): hainbat gailuren eta makinaren artean komunikazioa ahalbidetzen duen teknologia, Internet bidez.
  • Adimen Artifiziala: industrian aplikatutako diziplina anitzeko eremua, makinek ingurutik ikas dezaten eta beren eginkizunak hobe ditzaten.
    • Machine Learning: teknika honek algoritmoak erabiltzen ditu datuetatik ikasteko eta iragarpen edo iradokizun bat egiteko.
    • Deep Learning: teknika honek eredu bat erabiltzen du adibideak ebaluatzeko eta akatsak zuzentzeko, jarraibideen bitartez.
  • Sistema ziber-fisikoak: konputazio- eta konektagarritasun-gaitasun aurreratuak dituzten osagaiak sartzen dituzte balio-katearen barruan.
  • Errealitate Birtuala eta Errealitate Areagotua: egoera erreal bat modu simulatuan birsortzen duen teknologia.
  • Digital Twins: objektu edo sistema baten erreplika birtuala sortzen duen teknologia, hura aztertu ahal izateko.

Eskaera-epea: irailaren 8tik urriaren 22ra

Aurtengo ediziora bideratutako kantitatea aurreko urtekoa baino milioi 1 euro handiagoa da. Hari esker, 92 euskal enpresak ia ehun proiektu jarri ahal izan zituzten martxan, 31,8 milioi euroko balioarekin. Ahalegin ekonomiko horrekin, Eusko Jaurlaritzak handitu egin nahi du euskal ETEak suspertzeko bere laguntza urte bereziki zail honetan, pandemiaren ondorio ekonomikoak direla eta.

Zure enpresa eraldaketa digitalaren abangoardian kokatzea nahi baduzu, SPRI Taldearen bitartez garatutako programa honetan eskaerak egiteko epea urriaren 22ra arte egongo da zabalik.

 

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*