Plan de igualdad_Banca para Empresas

Nola aplikatzen dira berdintasun-planak enpresetan

Ekonomia soziala, Interesgarria

18 abuztua, 2016 | argitaratuta LABORAL Kutxa

250 langile baino gehiago dituzten enpresek berdintasun-plana definitu beharra daukate legeak aginduta, eta txikiagoek ezartzeko aukera ere badute. Plan hori aplikatzearekin lortzen diren onuren artean honako hauek aurkitzen dira: lan-absentismoa gutxitzea, laneko giroa hobetzea, talentudun pertsonak hautatzeko eta horiei eusteko aukera gehiago izatea eta produktuen eta zerbitzuen eskaintzaren merkatura hobeto egokitzea.

Berdintasuna sustatzeko programa batean parte hartu nahi baduzu, jakizu Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasuneko Ministerioan aholkularitza-zerbitzu espezifikoa dutela.

Zer egin behar dut berdintasun-plana abian jartzeko?

Berdintasunerako plana eskatzeko orduan, enpresak aholkularitza jasotzen du, eta aholkulari bat esleitzen zaio; azken hori arduratuko da diagnostikoa, prestakuntza eta berdintasun-plana egiteaz. Lana bi fasetan burutzen da:

1.fasea: Diagnostikoa egitea; bertan, ondorengoak aztertuko dira:

– Antolakuntza-kulturaren egoera

– Laneko giroa

– Langileen hautaketa

– Langileen prestakuntza

– Plantillaren egitura

– Igoerak eta ordainsariak

– Bateragarritasuna

– Sexismoa eta jazarpena

Ordainsariei dagokienez, Berdintasun Ministerioak enpresaren berdintasun-programaren barnean abian jarri du generoaren soldata-arrailaren autodiagnostikorako erreminta, honako helburu hauekin:

  • Erakunde bateko emakumeen eta gizonen soldatak konparatzeko analisia egitea.
  • Soldata-aldeen jatorriak identifikatzea, aldeak egonez gero.
  • Zuzentzeko egon daitezkeen ekintzak proposatzea.

Diagnostikoa egin eta gero, lortutako desorekak baloratzen dira, horiek zuzentzeko jarduerak definitzen ahalegintzearekin batera.

2.fasea: Jarraitu beharreko neurriak ezartzen dira

Neurri horiek aurrekontua izan behar dute, eta enpresak onartu egin behar ditu. Derrigorrezkoa ez bada ere, enpresak askok erabakitzen dute segimendu-batzordea sortzea. Batzorde hori enpresan erabakitzeko gaitasuna duten pertsonek eta bereziki Giza Baliabideak kudeatzeko ardura duten sailekoek osatzen dute. Batzordeak ondorengo funtzioak beteko ditu:

  • Neurriak abian jartzea dinamizatzea eta horiek kontrolatzea.
  • Planaren ezarpena gainbegiratzea.
  • Planaren adierazleei buruzko informazioa biltzea.

“Berdintasuna enpresan” bereizgarria duten enpresen sarea

Behin prozesu hori gauzatuta, “Berdintasuna enpresan” ezaugarria duten enpresen Sareko plataforman sar daitezke enpresak. Plataforma erreferentzia izan daiteke enpresa-egituran berdintasun-politika sartu nahi duten beste erakunde batzuentzat, eta sare horretakoak direnek berdintasun-arloko jardunbide egokiak jaso eta parteka ditzaten.

“Berdintasuna enpresan” (DIE) bereizgarriaren deialdia urtero egiten da, eta deialdi horretan parte hartu nahi duten pertsonek Berdintasun Ministerioaren web orrian informazioa eskura dezakete.

 

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*