Mindfulness_Banca para Empresas

Mindfulness: produktibitatea gehitzen eta antsietate bidezko bajak murrizten dituen metodoa

Ekonomia soziala, Interesgarria

16 ekaina, 2016 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Aurreko artikulu batean RescueTime delakoaz hitz egin genuen; hau da, erabili dituzun programak, web orrialdeak eta aplikazioak erregistratzen dituen aplikazioa, zure produktibitateari buruzko informazioa emateko. Oraingoan, jorratuko dugun gaia honako hau izango da: nola izan zaitezke produktiboagoa estresik izan gabe eta metodo ez hain teknologikoarekin: “Mindfulness”.

Gaur egun, ez da erraza lanean kontzentratzea, lagunekin edo familiarekin harremanetan jartzen gaituzten aplikazio asko baititugu inguruan. Zehazki, egunean ordu eta erdi galtzen ditugu entretenigarri ezberdinetan. Hori dela-eta, gure arreta eginkizun bakarrera bideratu behar dugu, eta hori Mindfulness metodoaren helburuetariko bat da; teknika honek budismoan du jatorria, eta duela 2500 urtekoa da.

Mindfulness praktikatzen duten pertsonek erlaxatzea lortzen dute eta orainaz eta haien buruan pasatzen diren pentsamenduez jabetzea, epaitu gabe, soilik haiei arreta jarrita. Ez dira pentsamenduak kontrolatzen edo aldatzen ahalegintzen; aitzitik, aske uzten dituzte, bat-batean ager daitekeen edozein pentsamendu onartuaz. Ondorioz, buruak gauza bakar batean zentratzea lortzen du, erabateko arreta emanaz.

Mindfulness-en onurak

Adeccoren txosten baten arabera, metodo hori abian jarri duten enpresetan, antsietate edo depresio bidezko bajak %78 murriztu dira. Izan ere, Mindfulness aplikatzearekin onura asko lortzen dira:

Kontzentrazioa %20 gehitzea

– Lanean errendimendu handiagoa izatea

Estresa %68 murriztea

– Antsietate bidezko bajak %78 gutxitzea

Adimen emozionala hobetzea

Errazago lokartzea

Adituen arabera, metodoa egunero 5-10 minutuz praktikatu behar da, eta ondorioak 8 aste igaro ondoren antzematen hasten dira.

Nola praktikatu Mindfulness teknika

Mindfulness praktikatu nahi baduzu, hona hemen abian jartzeko 3 ariketa:

1- Erabateko arreta

Minutu batez zure arreta osoa eskaini behar diozu zure arnasketari. Erreparatu arnasketaren soinuari eta erritmoari. Ziur aski, zure burua nora ezean hasiko da, eta une horretan arreta berriro arnasketara eramaten ahalegindu behar duzu.

2- Kontzientziaz behatu

Jarri objektu bat mahai gainean eta eskaini horri arreta osoa. Objektuaren dekorazioak pentsamenduren bat ekartzen badizu, saiatu berriro objektura itzultzen.

3- Erreparatu zure pentsamenduei

Teknika hau estres handiko pertsonentzat da; hots, pentsamenduak burutik kentzeko gai ez direnentzat. Buruak nora eramaten dituen azter dezakete, pentsamenduetan zehar paseatu eta horiek aske utzi, epaitu gabe edo horien alde jarri gabe.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*