Talento Bilbao_Banca para Empresas

Madril, Bilbo eta Bartzelona talentua kudeatzen jakitun

Interesgarria

16 martxoa, 2017 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Hiru hiriak munduko talentu-indize onena duten hirien artean aurkitzen dira, Adeccok, Insead negozio-eskolak eta Human Capital Institutek egindako azterketaren arabera. Ikerketan nabarmendu dute “hiriek profesionalen talentua eskuratzen eta horri eusten jakin dutela, tamainan edo hiriburu-estatusean oinarritu gabe”. Zehazki, Bilbo talentuari eusteko eta ezagutza orokorra eraikitzeko (maila altuko gaitasunak) duen gaitasunarengatik nabarmentzen da.

Talentua kudeatzea talentua erakarriaz, gehituaz eta talentuari eutsiaz

  • Madril (6. postua) Parisekin batera, rankingaren 10 onenen artean aurkitzen den hiri bakarra, 2 milioi biztanletik gorakoa.
  • Bilbo (18. postua)
  • Bartzelona (20. postua)
  • Zaragoza (30. postua)

Zertan nabarmentzen dira hiri hauek talentuaren kudeaketan?

  • Madril mundu-mailan 7. postuan aurkitzen da talentua gehitzeari dagokionean.
  • Bilbo mundu-mailan 2. postuan aurkitzen da talentuari eusteari dagokionean.
  • Bartzelona mundu-mailan 10. postuan aurkitzen da talentuari eusteari dagokionean.

Ezagutza orokorra eraikitzea (maila altuko gaitasunak)

  • Bilbo (4. postua)
  • Madril (5. postua)
  • Bartzelona (9. postua)

Azterketan, herrialdeek talentuaren gainean egiten duten kudeaketa ere jasotzen da. 118 herrialde aztertu dira, eta Espainia 35. postuan aurkitzen da; gainera, errenta altuko herrialdeen artean sailkatzen da. Hala ere, txostenean esaten da talentuaren kudeaketa hobetzeko ondorengoak landu behar direla:

– Negozio-aukerak emakumeentzat

– Langileen garapena

– Kontratatzeko erraztasuna (118. postutik 104.a)

– Fiskalitatea

– Sare sozialak maneiatzea

– Berrikuntza pertsonala

– Lankidetza enpresaren barnean eta enpresa artean

– Agintea uztea

Azterketaren arabera, “talentua munduko lan-merkatuaren ezaugarri nagusia da. Faktore hori oso-osorik ulertu behar dute enpresa-arloan eta mundu akademikoan erabakiak hartzeko ardura duten arduradunek, eta politikak eratzen dituztenek ere bai”. Hori dela-eta, hiriak eta udalerriak talentua eskuratzeko estrategia proaktiboak hartzen hasi dira.  

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*