Consejos_cantante_heavy_Banca para Empresas

Jarraitu heavy abeslari baten aholkuak

Interesgarria

19 uztaila, 2018 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Bazenekien Iron Maiden-eko abeslaria Cardiff Aviation hegazkin-konponketako konpainiako eta Trooper garagardotegiko CEOa dela? Bruce Dickinson, orain ekintzaileen coach-a ere badena, enpresari nekaezina da.

Gainera, haren ekintzailetza-jarduera ez da hor amaitzen. Halaber, eskrimalarientzat kirol-ekipamenduko marka sortu du —Dickinson Esgrimako rankingean, Britainian, 12.a izatera iritsi zen—, Yibuti aireko linea sortzen lagundu du, karbono-aztarna oso baxuko aireontzien enpresa bat sortu zuen, eta katastrofe nazionalak gertatuz gero, janaria banatzeko dron bat sortu du, erabili eta botatzekoa. Horrez gain, ez da ahaztu behar heavy musikako banda, oraindik ere lanean jarraitzen duena.

Beraz, curriculum hori nahikoa da startup-ei buruzko ekitaldi guztietan bera nahi izateko, eta baliteke haren aholkuek ere zuri laguntzea zure negozioan arrakasta lortzen.

Arrakasta berehala iristen bada, jarri beste helburu batzuk

Enpresak arrakastatsuak izateko Dickinsonek emandako aholkuak azaldu baino lehen, pentsatu zer gertatuko litzatekeen zure enpresak arrakasta denbora errekorrean lortuko balu; hau da, gauetik goizera aberats bilakatuko bazina eta jada betetzeko ametsik izango ez bazenu. Horixe gertatu zitzaion Bruce Dickinson-i, 25 urterako mundu osoak ezagutzen baitzuen, baita ezagutu ere, Iron Maiden taldearen arrakastarengatik. Arrakasta hain bizkorraren ondorioz, depresioa etorri zitzaion. Eta hortik ateratzeko, helburu berriak jartzea erabaki zuen, enpresa arrakastatsu bilakatu zirenak. Hortaz, zein hura baino hobeto zuri aholkuak emateko.

Iron Maiden-eko liderraren aholkuak zure enpresak arrakasta izateko

-Egin zure bezeroak zure jarraitzaile

Bezeroek beti dute aukera alde egiteko; beraz, hobe da zure fan egitea, horrela inoiz ez baitute hutsik egiten.

-Entzun zure jarraitzaileak

Dickinson-en ustez, entzuten ahazten ari zaigu. Horregatik, ez du WhatsApp-arik; gehiago gustatzen zaio deitu eta hitz egitea. Zure zaleekin hitz eginda, zer nahi duten jakingo duzu, zer behar duten edo zertan huts egiten diezun.

-Bildu zure jarraitzaileekin modu informalean

Baliteke garagardo-marka baten jabea izateagatik gertatzea, baina Iron Maiden-eko liderrak nahiago du eta gomendatzen du taberna batean, nola ez, garagardo bat hartuaz hitz egitea.

-Entzun zure ametsak

Dickinson-ek negozio bilakatzen ditu haren zaletasun  guztiak. Bideojokoak, abiazioa —pilotua da, eta taldea kontzertuetara eramaten du biretan zehar—, garagardoak, eskrima, musika,… Beraz, zure zaletasunen batekin deskonektatzen ari zarela uste duzunean, adi egon, baliteke eta zure eskuetan izatea zure etorkizuneko negozioa.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*