Equipos virtuales_Banca para Empresas

Ikasi nola zuzendu talde birtualak

Interesgarria

13 martxoa, 2018 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Telelanarekin kostuak murrizteaz gain, lana eta familia uztartzea errazten da, baina arazo bat du; alegia, nola zuzentzen den bulego batean aurrean ez dagoen taldea. Lidergo berri horri aurre egiteko, beharrezkoa da komunikazio ona izatea, zein helburu lortu nahi diren ondo transmititzea eta etengabeko feedback-a izatea. Horrez gain, garrantzitsua da taldea motibatzen jakitea.

Talde bat zuzentzerakoan arrakasta izatea nahi baduzu, jarraitu honako 3 urrats hauek:

1. Hautatu telelanerako gaitasunak dituen taldea

Mundu guztia ez dago prestatuta bulegoaz kanpo lan egiteko. Telelanak gaitasun espezifiko batzuk izatea eskatzen du helburuak bete ahal izateko. Hona hemen gaitasun garrantzitsuenak:

-Diziplina eta borondate izugarria

– Adimen emozional altua

– Antolatzeko gaitasuna

– Lanerako orduan independentzia

2. Taldea motibatu; oso onak badira ere, ez utzi bakarrik

Aipatu berri ditugun gaitasunak medio, askotan talde horiek eraginkorrak izaten dira, eta helburuak betetzen dituzte. Horrela, taldearen buru denak ez du gainean egoteko premiarik sentitzen; etengabeko feedback-ik ez badago, ordea, baliteke komunikazioa galtzea, eta, ondorioz, motibazioa ere bai.

Pertsonek zer-nolako beharrak dituzten jakitea, egiten duten lanaren gainean egotea eta lan hori kontuan hartzea funtsezkoa da taldea motibatzerakoan. Era berean, gomendagarria da taldeak gehienez 10 pertsonakoak izatea. Zenbat eta talde txikiagoa izan, egin behar duten lanaren ardura gehiago dute kideek, eta, hortaz, motibazio handiagoa.

3. Bihotz eman elkarrizketari eta harreman pertsonalari

Garrantzitsua da taldeak hitz egitea, etengabe harremanetan egotea batzuek eta besteek zer egiten duten jakin dezaten. Gainera, badira leku berean lan egiten ez duten taldeen feedback-a errazteko aplikazioak; esate baterako, Slack izenekoak informazioa jende askoren artean trukatzeko aukera ematen du edota Asanak proiektuak era irekian kudeatzeko aukera. Gehien erabiltzen direnetariko batzuek dira aplikazio horiek.

Aplikazio horiez gain, garrantzitsua da harreman pertsonala izatea urtean behin edo bitan; izan ere, topaketa horietan taldea hobeto ezagutzeko aukera egoten da, eta, batez ere, lotura sendotzeko aukera.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*