Jovenes emprendedores_Banca para Empresas

Gazteek ekintzaile izan nahi dute

Ekonomia soziala, Interesgarria

21 ekaina, 2016 | argitaratuta LABORAL Kutxa

1996 eta 2000 urte artean jaiotako gazteen %55ak bere enpresa jarri nahi duela dio, eta %47ak unibertsitatera joan ordez lan-merkatuan sartzeko aukera aztertuko lukeela berretsi du. Horixe da Universum-ek egindako Generation Z Grows Up azterketan ateratako ondorioa.

Azterketan, 46 herrialdetako 50.000 gaztek hartu dute parte, eta, horiek emandako erantzunen arabera, honako hau litzateke Z Generazioaren (1996 eta 2000 urte artean jaiotakoak) profila:

Etorkizunean itxaropena dute, eta gurasoen oraingo bizi-kalitatea hobetzeko aukera izango dutela uste dute.

– Unibertsitatea ez da funtsezkoa haientzat. %15ak goi-mailako ikasketak alde batera uzteko ideia onartzen du lanean hastearren, eta %47ak aukera aztertuko luke.

– Nahiago dute bakoitzak bere enpresa jartzea haien nortasunarekin bat ez datorren lan bat aurkitu edo garatzeko aukerarik ematen ez duen enplegu batean harrapatuta geratu baino lehen.

– Besteren kontura lan egin behar badute, enpresak berak prestakuntza-proposamena egitea gustatuko litzaieke.

– Sare sozialak enpresek langileak bilatzeko modu bezala ikusten dituzte.

Ekintzailea, berritzailea eta sortzailea

Horixe da Interneten hazkunde esponentziala, Startup-en booma eta Facebook eta Google bezalako enpresen arrakasta bizi izan duen generazioaren mantra; azken horretan, “sortzailea” adjektiboa idatziz gero, 47 milioi emaitza baino gehiago ateratzen dira.

Kolonbia, Costa Rica, Mexiko, Panama eta Arabia Saudi bezalako herrialdeetan, gazte gehienek ekintzailea, berritzailea eta sortzailea izatea hautatzen dute. Espainian, %39ak ere aukera hori egin du.

Unibertsitateari dagokionez, desengainatuta sentitzen dira, lanerako ez dituztela prestatzen uste baitute, Estatu Batuetako gazteak kenduta. Espainian, 25 eta 34 urte arteko pertsonen %41 baino gehiagok goi-mailako titulazioa du, baina segmentu horren langabezia-tasa %14ra iristen da, ELGAren batez bestekoa baino hiru aldiz handiagoa (Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea).

Hainbeste ekintzailerentzat lekurik ba ote dago? Zer uste duzue?

 

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*