Guia emprendedores_Banca para Empresas

Ez zaitzatela nahasi burokraziarekin

Interesgarria

6 azaroa, 2018 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Ekintzailetzan hasteko eta jarduera ekonomikoa burutzeko aurkeztu beharreko eredu fiskalei buruzko gida

Ekintzailetzarako gero eta izapide gutxiago behar dira edo, hobeto esanda, klik gutxiago —Administrazioak izapide guztiak online egiteko aukera ematen du—, prozesua sinplifikatu egin baita. Hala ere, ezinbestekoa da zenbait termino eta eredu fiskal ezagutzea. Lid horietan berria bazara, bidea erraztu nahi dizugu gida honen bitartez.

Ekintzailearen hiztegia

Hasi baino lehen komeni da egingo den jarduerarako zer-nolako enpresa sortzea komeni den jakitea eta horretarako aholkularitza jasotzea. Laboral Kutxan profesionalentzako eta enpresentzako zerbitzua dute, eta, bertan, zuri komeni zaizun aukera onena erabakitzen lagunduko dizute. Gainera, prozesua are eta gehiago errazteko, oinarrizko kontzeptu batzuk azalduko dizkizugu:

– Pertsona fisikoa: autonomoa.

– Pertsona juridikoa: merkataritza-erakundeak (Sozietate Mugatua edo Sozietate Anonimoa,…).

– Nortasun juridikorik gabeko erakundeak: ondasun-erkidegoa.

– Zentsu-aitorpena: dokumentu horretan, zergapekoak Zerga Administrazioari transzendentzia fiskaleko norberaren hainbat datu jakinarazten dizkio (egoera zibila, helbidea, Identifikazio Fiskaleko Zenbakia (IFZ), e.a.).

Jarduera abian jartzeko aurkeztu beharreko ereduak

– 036 edo 037 Eredua: zentsu-aitorpena, jarduera hasi baino lehen entregatu beharrekoa.

– 840 Eredua: Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga (JEZ), jarduera hasi eta lehen hilabetean zehar aurkeztu behar dena. Tributu hori aplikatzen zaie autonomoei nahiz sozietateei Espainiako lurraldean enpresa-jarduera, jarduera profesionala edo artistikoa egiteagatik.

Aurkeztu beharreko zergak

Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ):

Langile autonomoek eta merkataritza-erakundeek aurkeztu behar dute. Tasa hori produktuen kontsumoen, zerbitzuen, transakzio komertzialen eta inportazioen gainean kalkulatzen da.

– 303 Eredua: likidazio-denboraldia hiru hilekoa edo hilabetekoa da. Online aurkez daiteke.

– 390 Eredua: eredu hori urtekoa da, eta nahitaez aurkeztu behar da. Urtean zehar BEZarekin egindako eragiketa guztien laburpena da.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ):

Autonomoek eta nortasun juridikorik gabeko erakundeek PFEZ zerga ordaintzen dute. Hiru hilabeteka zatitutako lau ordainketatan ordaintzen da.

-130 Eredua: zuzeneko zenbatespenaren erregimena.

-131 Eredua: zenbatespen objektiboaren erregimena.

D-100 Eredua: Errentaren urteko aitorpena.

Sozietateen gaineko Zerga:

Merkataritza-sozietateek Sozietateen gaineko Zerga ordaintzen dute; oro har, esan dezakegu zure enpresaren irabaziak direla, aurreko urteetako galerak kenduta, sozietateen gaineko zergaren portzentajearekin biderkatuta. Kuota osoari %18 aplikatu beharko zaio, eta hori ordaindu beharko da 202 ereduan.

– 202 Eredua: 3 ordainketatan zatituta aurkezten da. Negozio-zifra bezala milioi bat euro garbi gainditzen ez duten enpresek ez dute aurkeztu beharrik.

– 200 Eredua: ekitaldia itxi eta hurrengo 6 hilabetetan zehar aurkezten da.

Eredu ezberdinak aurkezterakoan, aurkezteko epeak jakitea garrantzitsua da. Eta informazio gehiago behar baduzu, eskatu aholkularitza LABORAL Kutxan.

 

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*