Guia_basica_ingles_Banca para Empresas

Ez galdu bilerak ingelesez antolatzeko oinarrizko gida

Interesgarria

24 uztaila, 2018 | argitaratuta LABORAL Kutxa

“Can we meet on Friday?” Laneko bilera bat hitzartzeko esaldi hori egokia dela uste baduzu, irakurri “meeting-ak” ingelesez antolatzeko oinarrizko gida.

“Would” “Can” baino hobeto bilera bat eskatzeko

Ingelesez egokiagoa da baldintza erabiltzea hitzordu bat, topaketa bat edo bilera bat eskatzerakoan. Ondorioz, “would” aukera onena da:

-I would like to make an arrangement to discuss

Would it be possible to meet at my offices to…?

Would Wednesday suit you?

Ildo berean, “can” erabil daiteke baldintza gisa: “could”:

Could we meet on Friday?

“Fine” “ok” baino hobe bilera bat onartzeko

E-mailetan, whatsApp-eko mezuetan, eta abarretan, “ok” jarrita erantzuten ohitu gara. Baina bilera formaletara joango zarela berresteko ez da egokia. Erantzun egokia ondorengoa litzateke:

-Yes, Tuesday is fine.

Halaber, baldintzaren araua jarrai dezakegu:

-That would be perfect.

“Afraid” edo “unfortunately” “can´t” baino hobe ezin zarela joan adierazteko

Bilera batera joan ezin baduzu, ingelesez formula ugari daude barkamena eskatzeko, “ezin dut” (I can´t) soil baten ordez.

Unfortunately we won´t be able to meet on Thusday.

-I´m afraid we have to cancel our appointment.

-We are sorry but…

Eta berriro ere bilera bat eskatzeko, “would” aukera onena da beti

Would it be possible to arrange another time later in week?

-I would much prefer Tuesday if that´s alright with you.

Bileretan ere, “would” erabiltzea da esku hartzeko modurik egokiena

-Would you mind starting? 

-Sorry to interrupt but I woud like to say something 

-Would you mind clarifying this point?

-Now I’d like to invite you to ask some questions

-Sorry, could you repeat that please?

Beraz, bideo-hitzaldi bat ingelesez duzun hurrengo aldian, kontuan hartu aholku hauek. That would be perfect!

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*