Ley de Cooperativas Euskadi_Banca para Empresas

Euskadiko Kooperatiben gainean “espero den” Legearen berrikuntzen errepasoa

Interesgarria

4 martxoa, 2020 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Eusko Legebiltzarrak, ia sei urteko lanaren ondoren, Euskadiko Kooperatiben 11/2019 Lege berria onartu du. Euskadin 1.600 kooperatiba daude, eta gutxi gorabehera 60.000 enplegu sortzen dituzte, Euskadiko biztanleria okupatuaren %6a. Beraz, Lege horrek kooperatiba horiei guztiei eragingo die.

Lege horren bitartez, 1993ko araudia eguneratuko da, erakunde horien erregulazioa egun kooperatibek aurrean dituzten erronketara egokitzearekin batera. Araudi berria Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta handik 30 egunera sartuko da indarrean, eta kooperatibek bi urteko epea izango dute estatutuak Lege berrira egokitzeko.

Jarraian, Lege berriak ekarriko dituen berrikuntza nagusiak azalduko dizkizugu:

 

  • Lege berriak aukera ematen du kooperatibak sozietate zibilekin, merkataritza-sozietateekin edo beste mota batzuetakoekin elkartzeko, edota kooperatibak zatitzeko eta izaera hori ez duten erakunde bilakatzeko, betiere Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak homologatuz gero.

 

  • Kontratazioa malgutuko da, eta %25etik %30era igoko da kontratatutako langileek eta ez bazkideek urtean egin beharreko ordu-kopurua lan asko dagoen aldietan.

 

  • Kontseilu Errektorean parte har dezaketen ez bazkideen kideen kopurua 1/4tik 1/3ra igoko da, eta korporazio-organoen kudeaketaren eta administrazioaren profesionalizazio handiagoa bultzatu ahal izango da.

 

  • Bazkideen ondare pertsonala babestuko du kooperatiben galeren aurrean. Lege berriarekin, bazkide bakoitzaren erantzukizuna kooperatibara egindako ekarpenen araberakoa izango da eta ez ondare pertsonalaren araberakoa.

 

  • Legedia berriak kooperatibei autoerregulaziorako malgutasun handiagoa ematen die barne-erregelamenduetan, eta Foru Aldundietako ordezkariak sartzen ditu Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluan.

 

  • Halaber, irudi berriak sartzen ditu; hala nola, enpresa-sustapenekoak edo “junior kooperatibak“, hezkuntza-izaera izango dutenak, ikasleek osatuko baitituzte prestakuntza akademikoaren zati gisa eta haien zentroaren tutoretzapean.

 

  • Hemendik aurrera, erreformak bultzatuta, kooperatibetako kontseilu errektoreak “parekideak” izango dira, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna

 

Legea enpresa-ehuna bizitzen ari den iraultza digital handira egokitu da, erabat ezarritako berrikuntza eta teknologia berrietara. Horretarako, bitarteko elektronikoak, informatikoak eta telematikoak sartu ditu, prozesu jakin batzuk erraztearren; esate baterako, kooperatibak Erregistroan inskribatzea edo batzarren eta kontseilu errektoreen deialdiak eta bilera-egunak bidaltzea.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*