pyme_innovar_banca-para-empresas

ETE bat naiz, nola berritu dezaket?

Ekonomia soziala, Interesgarria

14 iraila, 2016 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Ezagutzen al duzu “Berritu ezean ez duzu etorkizunik” gure goiburua? Izan ere, lehiakortasuna irabazteko enpresa handiek eta enpresa txiki eta ertainek berrikuntzan inbertitu beharra dute.

I+G+b departamentu bat abian jartzeko milaka euro batzuk behar dira; horregatik, LABORAL Kutxa-n finantzaziorik onena eskaintzen dizugu prezioari, epeei eta eskatutako bermeei dagokienez, enpresa berritzaileek finantzaketa lortzea errazteko Europako Inbertsio Funtsarekin sinatu dugun akordioari esker. Gogoan izan, salmenta-tekniken, giza baliabideen kudeaketaren edo kobrantza- eta finantzaketa-sistemaren alorretan ere berritu daitekeela.

Berrikuntzaren alde apustu egitea erabaki baduzu, garrantzitsua da hura sistematizatzean pentsa dezazun, enpresaren funtzionamenduan integratzeak zure negozioa lehiakorrago bihurtuko baitu.

5 urrats ETEan modu sistematikoan berritzeko

1. Antolatu berrikuntzan jardungo duen batzorde bat:

Bildu batzorde batean zure erakundearen egitura eta lehiak zer egiten duen ondo ezagutzen duten arlo desberdinetako langileak. Batzorde horrek 15ean behin bildu beharko luke. Batzordearen egitekoa honako hau izango da:

-Enpresaren berrikuntzan lagunduko duten ideiak pentsatzea, bideratzea eta egikaritzea.

Hasieran, zalantzak sor daitezke; beraz, abian jartzerakoan gidatuko zaituzten kanpoko aholkulari bat kontrata daiteke.

2. Zabaldu informazio-bideak:

Garrantzitsua izango da gure bezeroei, dituzten beharrak ezagutzeko, eta langile guztiei, haiek ere enpresaren jarduera hobetzeko ideia berriak eman baititzakete, entzutea.

3. Zehaztu berrikuntza-proiektuak:

Berrikuntzaren aldeko apustua egin nahi dugunean, brainstorming bat egitea komeniko da enpresaren funtzionamendua hobetzeko. Seguru-aski, batera-jartze horretan, merkatua handitzeko, kostuak murrizteko edo zerbitzu berriak sortzeko ideiak sortuko dira. ETEen kasuan, gomendagarria izango da enpresarentzako etorkizunik oparoena duen ideiaren aldeko apustua egitea eta beste ideiak aurreragorako uztea. Halaber, garrantzitsua izango da ideia hori garatzeak eragingo dituen kostuak eta hori garatu ondoren lortuko dituzten errendimenduak aztertzea.

4. Informatu berrikuntza finantzatzeko moduaz:

Arestian jada aipatu dugu LABORAL Kutxa-n ETE berritzaileentzako finantzaketa dugula. Jakin badakigu enpresen %38,8ak berrikuntzarako maileguak lortzeko zailtasunak dituztela; horregatik, erraztasun guztiak eskaintzen dizkizugu.

Halaber, erkidego-, nazio- eta Europa-mailan erakunde publikoek ematen dituzten diru-laguntzak eskura ditzakezu. Garapen Teknologikorako Zentroak (CDTI) bilatzaile bat du jada dauden laguntza guztiei buruz informatzeko.

5. Unibertsitate edo ikerketa-zentroekin elkarlanean aritu:

Espainiako Merkataritza Ganberaren InnoCámaras programak ETEei unibertsitateetan edo ikerketa-zentroetan sortutako proiektuak garatzen laguntzen die.

6. Pazientzia handia izan

Berrikuntza, askotan, kale egiten duen saiakera izaten da. Pazientzia handia eduki behar da, zorrotza izan, egindako akats guztiak erregistratuz, etorkizunean balioko baitigute, eta epeekin malgua izan. Hori bai, beti egon behar du gehienezko muga batek finkatuta.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*