Chief Data Officer_Banca para Empresas

Chief Data Officer, funtsezkoa lehiakorrak izan nahi duten enpresentzat

Interesgarria

16 abuztua, 2018 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Pasa den maiatzaren 25ean sartu zen indarrean DBEO erregelamendu berria, eta, gaur egun, datuak (big data, smart data) garrantzia hartzen ari dira idein eta informazioaren iturri estrategiko gisa negozio-linea gehienentzat; hori dela-eta, gero eta enpresa gehiago dira Chief Data Officer-en irudia sartzea pentsatzen ari direnak.

Chief Data Officer-en profila

– Analitika aurreratuan aditua da.

– Negozioa ondo ezagutzen du, datuak ondo aplikatu ahal izateko.

– IKTeetan aditua da.

Chief Data Officer-en erantzukizunak

– Estrategiak diseinatzen ditu datuak ustiatzeko (zein datu erabili eta zertarako erabakitzen du).

– Analitikan aditua den taldea zuzentzen du (horren ezaugarri nagusia analisian duen bizkortasuna da).

– CEOari informazio estrategikoa eskaintzen dio, lantzen dituen datuetan oinarritua (horien interpretazioak erabaki hobeak hartzen lagunduko dio CEOari).

– Segurtasun-politikak definitzen ditu datuen kudeaketan eta biltegiratzean, baita betetzeak eta negozioaren funtzioak ere.

– Datuen segurtasunaren eta egiazkotasunaren bermatzailea da.

Chief Data Officer izatearen abantailak

– Konpainiaren plangintza estrategikoa negozio-helburuarekin diseinatzen laguntzen du.

– Negozio-eremu  guztietarako abantaila lehiakor handia eskaintzen du. (Datuetan honako hauen inguruko informazioa biltzen da: joerak, etorkizuneko negozio-ildoak, arriskuak, iruzurrak detektatzea edota egiten ari diren akatsak).

– Datuen kalitatea eta osotasuna ziurtatzen ditu.

– Datuek emandako informazioa hizkuntza erraz batera itzultzen du.

– Berrikuntza errazten eta bultzatzen du.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*