Videoconferencia_Banca-para-Empresa

Bideokonferentzia bikaina egiteko 5 aholku

Ekonomia soziala, Interesgarria

4 otsaila, 2020 | argitaratuta LABORAL Kutxa

International Data Corporation-en (IDC) datuen arabera, lan-eremuan bideodeiak egiten dituzten enpresek lana egiteko modua hobetu dute, eta horrek bezeroengan ere eragina du. Batez ere, hiru onura garrantzitsu nabaritu dira: eraginkortasuna eta produktibitatea (erabakiak hartzea bizkortzen da), burutzeko erraztasuna (edozein unetan eta lekutan lan egin daiteke) eta erosotasuna, edozein gailuren bitartez pantaila partekatu edota saioa ere grabatu baitezakegu.

Halaber, eteek beren berezitasuna egokitu dute bideodeiaren erabilerara, eta haientzat hiru arrazoi nagusi daude bideokonferentziak egiteko:

  • Harremanak hobetzea bezero/hornitzaileekin.
  • Telelan eraginkorraren aukera eskaintzea.
  • Joan-etorriak murriztea.

Baina bideokonferentzia guztiak ez dira lehendabizikoan ongi ateratzen. Jarrai itzazu 5 aholku hauek:

 

1- Hautatu bideokonferentzia egiteko leku egokia. Leku lasaia edo jende gutxi dabilena, eta objektu gutxirekin. Agertu behar badute, enpresarentzat esanguratsuak izan daitezela. Zure eszenatokiari ahalik eta potentzial handiena atera behar diozu.

 

2- Ulertu nola funtzionatzen duen eta aurretik probatu bi aldeek zein bide erabiliko duzuen (Skype, Facetime,…). Beharbada aplikazioren bat jaitsi beharra izango duzu eta saioa hasi; beraz, garaiz egin behar duzu. Kontuan izan zein gailu erabiliko duzun eta berrikusi elementu guztiak, entzumena, irudia eta Interneterako konexioa.

 

3- Ez egin gauza asko aldi berean (Multitasking). Nabaritu egiten da! Begibistan geratzen da norbaitek beste bati behar adinako arreta eskaintzen ez dionean, beste gauza batzuk egiten aritzeagatik. Beharrezkoak ez diren zaratak entzuten dira (orriak, teklatua, e.a.), beste pertsonaren begiak batetik bestera mugitzen dira, eta desatsegina izan daiteke solaskideentzat.

 

4- Begiratu kamerari hizketan ari zarenean. Bideokonferentzian kontuan izan behar dugu alde fokala. Modu horretan, hitz egitean, kamerari begiratu behar diozu, eta, bestela, zure gailuko pantailari.

 

5- Zaindu zure irudia. Oso garrantzitsua da zer-nolako irudia ematen duzun: jarrera, ahotsa eta hizkuntza. Ahotsaren tonuak ohikoa baino altuxeagoa izan behar du, baina gehiegi handitu gabe.

 

Eta gogoratu Skypez haratago bizitza dagoela:

 

Anymeeting: oso konpletoa da. Webinar propioak sortzeko edota dokumentuak, excela, power point,… partekatzeko aukera ematen du.

Google Hangouts: Google kontua baduzu, jada has zaitezke bideokonferentzia egiten pertsona batekin edo gehiagorekin edota dokumentuak parteka ditzakezu, iruzkinak bidali edo pantaila partekatu.

Viber: Skypen oso antzera erabiltzen da. Irudiak, bat-bateko mezularitza eta artxiboak bidali daitezke.

Facetime: soilik Apple erabiltzaileek erabil dezakete. Bideokonferentziak egiteko aukera ematen du, eta 32 parte-hartzaileek ere parte har dezakete aldi berean.

WhatsApp: gaur egun ahots eta bideo deiak egin daitezke, eta argazkiak, bideoak eta hitzezko mezuak bidaltzeko funtzioak ditu erreminta osatzeko. Bideokonferentzian lau parte-hartzailek har dezakete parte.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*