Ley Autonomos_Banca para Empresas

Autonomoen Lege berriaren inguruan ezagutu beharreko nobedade nagusiak

Ekonomia soziala, Interesgarria

20 otsaila, 2018 | argitaratuta LABORAL Kutxa

1. Tarifa finkoko urte bat autonomo berrientzat

Gizarte Segurantzarako kotizatu beharreko gutxieneko oinarrirako 50 euroko kuota 6 hilabetetik urte 1era luzatu da. Lan Autonomoaren Premiazko Erreformen Legean honako hobariak ezarri dira:

1Grafikoa_Banca para Empresas

2. Bi urteko itxaro-epea autonomoen kuotan hobariak berriro eskuratzeko

2Grafikoa_Banca para Empresas

3. Kuoten ordainketa altaren edo bajaren egunaren arabera

2018 urtetik aurrera, kuota autonomoetan alta ematen den egunetik aurrera edo baja emandako egunera bitarte ordainduko da eta ez hilabete osoan, orain arte egiten zen bezala.

4. Kuotaren ordainketan izandako atzerapenarengatik errekargua %10 murriztea

2018ko urtarrilaren 1etik aurrera, Gizarte Segurantzarako kotizazio-kuota bat ordaintzen ez bada eta hurrengo hilabete naturalean ordaintzen bada, errekargua %10ekoa izango da (lehen %20koa zen).

5. Kenkari fiskalak gehitzea

– Autonomoak etxetik kanpo jan edo gaua igarotzen badu, gastua PFEZan ken daiteke, ondorengo baldintzak betez gero:

– Hori negozioa kokatutako udalerritik kanpo egiten bada.

– Ordainketa telematikoki egin behar da.

– Egiaztagiria gorde behar da.

Dieten bidez ken daitezkeen eguneroko zenbatekoak:

3Grafikoa_Banca para Empresas

Gaua igarotzeagatik ken daitezkeen eguneroko zenbatekoak:

4Grafikoa_Banca para Empresas

6. Etxetik lan egiten duten autonomoentzat kenkariak gehitzea

Etxebizitzako horniduren kenkaria; hau da, jarduera egiteko erabilitako azalera osoaren gaineko fakturaren %30ekoa. Lehen, oso zaila zen gastu horiek kentzea, jarduera profesionalean erabiltzen ziren horniduren datuak zehatz-mehatz jakin behar baitziren.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*