Dar la cara_Banca para Empresas

Aurpegia ematea e-posta bat idaztea baino eraginkorragoa dela frogatzen duten bost arrazoi

Interesgarria

5 urria, 2017 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Journal of Experimental Social Psychology aldizkarian argitaratutako Ask in person: you’re less persuasive than you think over email azterlanak erakusten du zergatik den hobea aurpegia ematea e-posta bat idaztea baino, helburu bat lortu nahi dugunean.

1- Posta elektronikoa dagoeneko ez da erakargarria

Gure posta elektronikoko sarrerako ontzian mezu bat jasotzeak etxeko postontzian jasotzeak duen eragin berbera du; mezu asko publizitatekoak dira, eta beste batzuk ez dira oso garrantzitsuak. Interesa galdu dugu, eta erabiltzailea ezezaguna bada, publizitatearekin eta zakarrontziarekin lortzen dugu.

2- Ezezagunek bidalitako mezuek mesfidantza sortzen dute

Azterlanerako egin zuten esperimentuan frogatu zuten inkesta betetzeko posta elektronikoak jasotzen zituzten asko ez zirela bidaltzaileaz fidatzen, ezezaguna izanik. Aurrez aurre egindako inkestek, aldiz, inkesta-egilea ikuste hutsagatik, konfiantza gehiago sortzen zien eta gehiagok erantzuten zuten. Badakigu Interneten zuhur jokatu behar dela, eta segurtasun horrek hartzaileekin konektatzeko oztopoak sortu ditu, esteka ezezagun bat sakatzeak ordenagailua infektatu baitiezakegu.

3- Ez ditu kontaktu pertsonalak transmititzen dituen emozioak transmititzen, eta ez da feeling bera lortzen

Aurrez aurreko inkesta bat egiten saiatzerakoan, baliteke hasieran pertsonak egin nahi ez izatea, baina hor dago inkesta-egilea, enpatia izan eta pertsona konbentzitzeko.  E-posta batean, ordea, hartzaileari ez bazaio erakargarria iruditzen inkesta edo ez bazaio deigarria iruditzen, mezu horri ez dio lehentasunik emango edo zuzenean zakarrontzira bidaliko du.

4- Posta elektronikoak eskaera atzeratzeko aukera ematen du

Inkesta bati erantzutea eskatzen digun posta elektroniko bat jasotzen badugu, ziur aski geroagorako utziko dugu, eta beharbada ez dugu egingo. Inkesta-egilea gure aurrean baldin badugu, aldiz, berehala erantzun beharko diogu, baietz edo ezetz.

5- Aurrez aurreko kontaktua e-posta bidezkoa baino 34 aldiz eraginkorragoa da

Horixe da Ask in person azterlanaren ondorio nagusia. Esperimentu horretan, ikasle talde batek posta elektronikoz bidali zion inkesta pertsona kopuru jakin bati, eta kopuru berberari egin zion inkesta kalean. Aurrez aurreko eskaerak e-postaz bidalitakoak baino 34 aldiz eraginkorragoak izan ziren.

Azterlan horrek gure negozioetan aplikatzeko ere balio digu. Marketin eta publizitate arloko lanak egiten ditugunean e-posta nahikoa dela uste badugu ere, azterlan horren ondorioek erakusten dute gure bezero potentzialarekin aurrez aurre hitz egiteak handitu egiten duela arrakastarako aukera.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*