Upselling_Banca para Empresas

Areagotu zure salmentak Upselling-ekin

Interesgarria

2 martxoa, 2017 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Upselling marketing teknika saltoki handi eta txiki askok erabiltzen dute, off line nahiz on line saltzen dutenek, bezeroak hasiera batean erosi nahi zuena baino balio handiagoko produktua edo zerbitzua eros dezan.

Teknika hori aplikatu aurretik, garrantzitsua da gure negozioa aztertzea. Horretarako, ondorengo galderak erantzun behar dira:

Nire produktu/zerbitzu nagusiaren salmentak balio handiagokoak saltzea bultzatzeko bezainbat finkatuta daude?

Zein produktu/zerbitzuk uzten didate mozkin-marjina gehiago?

– Balio handiagoko produktuak/zerbitzuak saldu behar ditut bezeroa hobeto aterako delako edo garestiago saltzeagatik? Hori bezeroek antzeman egiten dute, eta negatiboa izan daiteke. Azaldu bezeroari produktuak zergatik duen balio handiagoa, engainatua senti ez dadin.

– Ze bezerorekin aplikatuko dut teknika hau? Bezero leialekin dugun konfiantza oso garrantzitsua da; beraz, zaindu hori Upselling gogorregia aplikatu eta hautsi ez dadin.

Upselling on line aplikatzeko gomendioak:

– Aplika ezazu produktuaren checkout-ean

Erraztu prozesua. Produktu hori erostea balio handiagokoa erostea bezain erraza izan behar du.

Zure salmentak finkatuta badaude eta produktu edo zerbitzu baten barnean hainbat aukera izanez gero, aurrez hautatu balio handiagokoa (memoria handiagoko ordenagailua, CRM zerbitzu gehiagorekin).

– Beste bezeroek erositako balio handiagoko produktuen edo zerbitzuen mezuak gehitu erosketan zehar. Horrela, erosketa-prozesu osoan ikus ahal izango dituzte.

Zein da cross-selling-ekin duen aldea?

Upselling teknikan, erosketa-prozesuan, bezeroari aukera ematen zaio prestazio hobeko edo kalitate handiagoko produktua erosteko. Cross-selling-ean produktu osagarriak saltzen dira. Bezeroak mugikorra erosten badu, zorroa, pantaila babestekoa, memoria-edukiera handiagoko SD txartela, entzungailuak,… eskaintzen zaizkio.

Bi teknikek, ondo aplikatuz gero, emaitza oso onak eman ohi dituzte.

 

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*