Transformacion digital_Banca para Empresas

5 urrats zure enpresaren aldaketa digitala arrakastaz egiteko

Ekonomia soziala, Interesgarria

21 iraila, 2017 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Badakizu enpresen %95a atzean gera daitekeela lehiakorrak izateko ezinbestekoa den aldaketa digitala egiten ez badu?  Horixe da Dell EMC konpainiak egindako txosten honen ondorio nagusia: “Aldaketa digitalak nola bultzatzen duen berrikuntza eta enpresen emaitzak nola hobetzen dituen

Atzean geratu nahi ez baduzu, hona hemen aldaketa hori arrakastaz egiteko behar dituzun funtsezko bost urrats:

1. Sartu kudeaketako erreminta digitalak departamentu guztietan

Zure produktuak/zerbitzuak Internet bidez saldu ala ez, aldaketa digitalak ez dauka zertan zerikusirik izan beharrik soilik e-commerce-rekin edo online marketing-arekin. Tresna digital ugari daude prozesuetan, banaketan, logistikan, eta abarretan aplikatzeko, eta zure enpresaren eguneroko jardueran eraginkorragoa izaten lagunduko dizute. Aldaketa digitalaren onuretariko bat da departamentuek informazioa bizkorrago partekatzen dutela eta erabakiak azkarrago hartzen direla.

2. Onartu aditu baten aholkuak

Ez da erraza enpresaren aldaketa digitala egitea aurretiko esperientziarik gabe. Aldaketa hori beste enpresa batzuetan aurrez egin duen aholkulari baten know-how-a lortzen baduzu, prozesua ondo aterako da. Horietako batzuek hainbat erreminta teknologiko aplikatu dituzten enpresa guztietako esperientziatik ateratako jardunbide egokien katalogoa izaten dute.

3. Trebatu langileak aldaketa digitalaren prozesuan

Prozesuak enpresaren kultura aldatzea dakar, eta langileek baliteke hori ez ulertzea. Egizu aurretiko lan pedagogikoa, aldaketa horrek ekarriko dituen onurez jabetzeko. Horrez gain, prestakuntza espezifikoa beharko dute programa berrietara egokitzeko. Aldaketekin ziurrenik profil berriak sartu beharko dira zure enpresan.

4. Ez hautatu eredu gisa enpresa digitalak

Ez da gauza bera digital sortzea edota aldatzea. Horretarako, metodologia erabat desberdina behar da. Aholkulariak aholkatuko dizu zein den zure enpresara ondoen egokitzen dena.

5. Eman hornitzaileei aldaketa digitalaren berri

Aldaketa horrek zure enpresan ez ezik, zure hornitzaile edo partner-engan ere eragina izango du. Prozesu horren bitartez, haiekin lan egiteko duzun modua aldatuko da seguru asko, eta baliteke haiek ere egokitu beharra izatea. Hasiera batean eragozpena iruditu arren, epe ertainera, etekinek zailtasunak gaindituko dituzte.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*