premios-txemi-cantera_asle_banca-para-empresas

“Txemi Cantera” sariak 2016

Gure adituak

28 azaroa, 2016 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Venan Llona (ASLE)

Aurtengoa 26. edizioa dugu. Iaz, 25. urteurrena zela-eta, irabazle guztiak gogoratu genituen, saria irabaztera eraman zituzten balioak azpimarratzearekin batera; hau da, parte-hartzea, demokrazia eta solidaritatea. Aldizka, urtero, tokiko eta atzerriko irabazleak ere gogoratzen ditugu, egunetik egunera munduan gehiago eta hobeto ezagutu dadin Lan Sozietatearen irudia eta guretzat duen garrantzia.

Eta, aurten, bi Lan Sozietate sarituko ditugunez, gure poza handiagoa da. Eskerrak eman nahi dizkiet Epaimahaiko kideei hautaketa egiteagatik eta enpresa-eredu honen balioak nabarmentzeagatik. Dakizuen moduan, iazko urrian onartu zen Lan Sozietateen eta Partaidetzako Sozietateen inguruko Lege berria.

Araudi berriak aurreko Legearen edukia eguneratzeaz, modernizatzeaz eta hobetzeaz gain (sozietateen zuzenbidearen gainean egindako azken erreformen ondorioz), gizarte-ekonomiaren Legearekin bat eginez, lan-sozietatearen izaera, funtzioa eta ezaugarriak indartzen ditu gizarte-ekonomiaren erakunde gisa, espezifikotasunei balioa emanez. Halaber, araubide juridikoa hobetzen du enpresetan langileen parte-hartzea sustatzeko helburuarekin, bazkide izatea erraztuaz, sozietatearen kontrolaz langileek arduratzea ziurtatzeko eta lan-sozietateen erabilgarritasuna eta ekintzaileen aldetik horiekiko lehentasuna gehitzeko neurri berriak ezartzearekin batera. Asmoa da enpresa-arloa indartzea eta enpresa-eredu horren izaera egonkorra eta egoeraren araberakoa ez dena sendotzea.

Langileek enpresan parte hartzearen inguruko kontzeptua asko hazi da azken denboraldian, eta Europan ere sozietate-formula hori eskatzen duten adibideak argiak dira. Langileek enpresaren kudeaketan, mozkinetan edo jabetzan parte hartzea sustatzearen inguruan Europako Kontseiluak 1992an egindako Gomendioan, estatu kideei esan zien langileek parte hartzeko formula asko eta askoren erabilera zabalagoan, banaka edo taldean, izan daitezkeen onurak saritzeko.

Halaber, egitura juridikoek parte hartzeko formulak sartzeko aukerak ematea bermatzea gomendatzen zuen, eta pizgarri fiskalak edo bestelako finantza-abantailak bezalako suspergarriak emateko aukera kontuan izatea.

Horrez gain, «Europa 2020» estrategiarekin bat eginez, langileek finantzan parte hartzea izan daiteke Europako eteen lehiakortasuna indartzeko mekanismoa, horiekiko identifikazioa eta langile kualifikatuen lotura —garai onetan zein txarretan—areagotzen baita. Modu horretan, langileek finantza-arloan parte hartzearekin etorkizun iraunkorra bermatzen ere lagunduko da.

Ildo horretan, aipatu behar da lan-sozietateak, Europako gomendioekin bat eginda, batez ere partaidetzako enpresaren eredukoak direla. Gure herrialdean enpresetan langileen parte-hartzearen adierazgarririk handienak dira, eta abangoardian aurkitzen dira gure inguruneko gainerako herrialdeetan era horretako erakundeen erregulazioari dagokionean.

Eta FMD CARBIDE SAL eta GRAFICAS ZAMUDIO PRINTEK SAL enpresen meritua ez da soilik parte-hartzearen erreferentzia izatea, lan-sozietateentzako erreferentzia izatea baizik. Ez ziren alferrik sortu jada 36 urte. ASLE eratu zuten, eta denbora honetan guztian plantillako pertsonen zerbitzura dauden Lan Sozietate bezala mantendu dira, merkatuetan lehiatuz. Urte hauetan ikusi dugu enpresa batzuk saldu egin direla bakar batzuk irabazten ateratzeko, baina bi enpresa horiek beti defendatu dute Lan Sozietatearen irudia eta langileak bazkide sartzea.

Gaur, egun handia da Txemi Cantera sariarentzat, eta espero dugu sari honekin FMD eta PRINTEK enpresetan honako balio hauek indartzea: lankidetza, solidaritatea, lana eta sortutako aberastasunaren bidezko banaketa.

Zorionak!

 

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*