Pau Gasol_Innobasque_Banca para Empresas

Zer-nolako antzekotasunak dituzte Innobasque-k eta Pau Gasol-ek

Gure adituak

29 iraila, 2015 | argitaratuta LABORAL Kutxa

2015eko irailak 17an, Frantzia eta Espainiaren arteko Eurobasket-eko finalerdia; partida itzela eta ikaragarrizko tentsioa. Telebistako esatariak denbora guztia epailearen jardunaz kexatuz. Saskibaloiaz gehiegi ulertzen ez dudanez, ideia horrekin geratzen naiz. Partida amaitu ondoren, harrituta irakurtzen dut porrotaren ondoren frantziarrak epaileaz saminki kexatu direla. Eta hori? Galtzaile kaskarrak! da burura lehenengo etortzen zaidana. Ba, badirudi ezetz.

Inor ez da inpartziala, ez kirolean ez bizitzan. Mundua geure balkoitik eta geure prismatikoz ikusten dugula esatea gustatzen zait. Guztiok dugu geure egia, baina errealitatea ez da beti egi horrekin bat etortzen.

Antzeko zerbait gertatu zitzaidan egun bereko goizean Innobasque-k bankuen (8) eta Innvest sareko start-up-etako inbertsiogileen (25) artean maisuki antolatutako topaketan. Banku-langileak eta guztiak enpresak finantzatzeko gogoz entzuten gintuzun, aldiz, inbertsiogileek ez ginela inon sartuko esaten ziguten, dena eragozpenak eta zailtasunak ziren. Gainera, alderdi bat zein bestea arrazoia geneukala guztiz ziur geunden. Beste behin ere, balkoien istorioa.

Noski, enpresa baten kapitalean inbertitzea eta hura finantzatzea ez da gauza berdina eta, gainera, askotan, ez dira ados jartzen uneei eta arrazoiez dagokienez: dirua irabaztea, laguntza publikoa, berrikuntza sustatzea, enplegua sortzea eta abar. Baina bi alderdiak garrantzitsuak dira arin hazi eta lanpostuak eta aberastasuna sortzeko asmoarekin jaiotzen diren enpresa horiek aurrera irtetea nahi badugu. Galdutako eremua berreskuratzea dagokigu.

Innobasque-k zubi-lana egin zigun, gure hizkeraren itzultzaile lanak eginez, hitz egiteko eta elkarrekin lan egiteko gela batean bilduz. Ekimen bikaina.

Helburua gure alderdikeria alde batera utzi eta beste alderdiak eskaintzen dizkigun abantailak eta aukerak ulertzea eta aprobetxatzea da eta jarrera desberdinen artean zubia eraikitzea. Ez gara inoiz %100ean bat etorriko eta hori ez da beharrezkoa, gainera, partida hori taldean jokatzen delako eta bakoitzak bere zeregina duelako.

Ba al dakizue Pau Gasol-ek kazetari batek epaileen lanaz galdetu zionean zer erantzun zuen?: Hemen bakoitzak bere lana ahalik eta ondoen egiten du, garrantzitsuena partidan kontzentratuta egotea da eta ahalik eta ondoen egitea. Gauza bera egin zuen Innobasque-k (alderdiak bildu eta baloia jokoan jarri, arrazoi gehien nork zuen pentsatzen denborarik galdu gabe). Beraz, orain egin beharrekoa elkarri baloia pasatzea da, zuloa bilatzea eta saskiratzea. Hutsartean ez du inork baloia saskiratzen.

Ideia onak, bultzada, inbertsioa, finantzaketa eta umiltasun-dosi handia eta lanean gogor aritzea batuta, ez da irabazi ezingo dugun txapelketarik egongo. Aurrera, oe oe oe….

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*