jornada-francia_laboral-kutxa

Frantzian negozioak egiten lagundu nahi dizugu. Gure jardunaldira apuntatu nahi?

general, Laboral kutxa

17 urtarrila, 2017 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Frantzian negozioak egiteko interesik bai? LABORAL Kutxa-k, nahiz bezeroa izan nahiz izan ez, Crédit Cooperatif-ekin Espainiako eta Frantziako enpresa-proiektuei finantzaketa lortzea ahalbidetzeko duen hitzarmenari buruzko informazio-jardunaldira gonbidatu nahi zaitu.

Jardunaldiak, urtarrilak 25ean Iruñean (Arcadio Larraona kalea, 1) egingo denak, mugaz gaindiko lankidetza-hitzarmen horrek zertan datzan zertxobait gehiago ezagutzeko eta euren negozioak Frantzian jarri edo garatu nahi dituzten enpresei nola lagundu jakiteko balioko du.

Agian gogoratuko duzu pasa den uztailak 6an lankidetzan diharduten bi bankuek lankidetza komertzialeko eta lankidetza finantzarioko hitzarmena berritu zutela mugaren alde bateko zein besteko enpresei eragiketetan laguntzeko. Eta, harrezkeroztik, partekatutako finantza-eragiketa garrantzitsuak gauzatu dira eta enpresa askok jaso dituzte hitzarmen horren onurak.

Gainera, jardunaldian izango dira sektoreko adituak eta proiektuak arrakastaz aurrera ateratzeko elkarlanean jardun dugun hainbat enpresen esperientzien berri ere emango da bertan. Aurreikusita dugun agenda aurreratzen dizugu:

– 11:00-11:05 JARDUNALDIAREN AURKEZPENA (Luis Candial LABORAL Kutxako Nafarroako – Aragoiko enpresa-bulegoko zuzendaria)

– 11:05-11:30 LABORAL KUTXA – CREDIT COOPERATIF ERAKUNDEEN ARTEKO HITZARMENAREN AURKEZPENA ETA BATERAKO ERAGIKETEN ADIBIDEAK / Karine Pinget (Crédit Cooperatif) – Félix San Martín (LABORAL Kutxa)

– 11:30-12:00 FRANTZIARENTZAKO AUKERA EKONOMIKOAK ETA ENPRESA ESPAINIARREI INTERESATZEN ZAIZKIEN SEKTOREAK (ECOFI-GRUPO BPCE-CREDIT COOPERATIF)

– 12:00-12:30 MUGAZ GAINDIKO LANKIDETZA, LAGUNTZA INSTITUZIONALA (Olga Irastorza-BIHARTEAN – AKITANIAKO, EUSKAL HERRIKO ETA NAFARROAKO MERKATARITZA-GANBERA erakunde kolaboratzailea)

– 12:30-13:00 FRANTZIAN JARDUN AHAL IZATEKO LEGE-ESPARRUA ETA ESPARRU JURIDIKOA (Aurélie Fraisee (SMC PBL Abokatuak)  / Itziar Caballero (ARPA Abokatuak)

– 13:00-13:30 GURE ENPRESEN ESPERIENTZIA (mahai-ingurua Olga Irastorzak zuzendua Frantziarekin lan egiten duten 3 enpresarekin)

– 13:30 GALDE-ESKEAK / AMAIERA

Izen-ematea

Jardunaldi horretara joan nahi baduzu, tokia erreserbatu behar duzu LABORAL Kutxa-ko zure gestorearen bitartez harremanetan jarriz, laboral.kutxa.empresas@laboralkutxa.com helbidera e-posta bidaliaz.

Nazioarteko itunak

LABORAL Kutxa-k, nazioartekotu nahi duten enpresen erreferente bihurtu nahi horretan, bezero dituen enpresei negozioak egiten dituzten lekuetan banku-eragiketak eta finantza-eragiketak erraztuko dizkieten nazioarteko itunak bilatu ditu.

Jarraian zehazten diren horiek dira Europan eta Ameriketan dituen nazioarteko aliatuak: Frantzia (Credit Cooperatif), Mexiko (Grupo Financiero Banorte), AEB (National Cooperative Bank), eta Europa erdialde eta ekialde guztia (17 herrialde) Austriatik barrena (Raiffeisen Bank International).

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*