Innovacion_empresas_LABORAL Kutxa

LABORAL Kutxak programa berri batean parte hartzen du enpresei I+G+b finantzatzen laguntzeko

finantziazioa

7 otsaila, 2017 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Enpresek berritu beharra dutenez lehiakorragoak izateko, LABORAL Kutxak, beste behin, bidea erraztu nahi die. Hori dela-eta, I+G+b proiektuak finantzatzea laguntzeko programa berri batean parte hartzen du. Programa Eusko Jaurlaritzak, Finantzen Euskal Erakundeak, finantza-erakundeek eta Elkargik jarri dute abian, eta 200 milioi euroko inbertsioa egitea aurreikusten da.

Programa aurkezteko jardunaldia Miramongo Parke Teknologikoan egin zen, eta Gipuzkoako 80 enpresako ordezkariak bertan izan ziren I+G eta energia-eraginkortasuneko proiektuak finantzatzeko erreminta horretan interesatuta zeudelako. Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea den Estibaliz Hernaezek esan zuen tresna horiek ezinbestekoak direla Euskadiko enpresak lehiakorrak izateko.

Programa Eusko Jaurlaritzak bultzaturiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean kokatzen da, eta berrikuntzaren eragozpen nagusia arintzen ahaleginduko da: finantzaketa-iturririk eza, Euskadin dauden enpresen %37,6aren arabera.

Zer-nolako proiektuk izango dute diru-laguntza?

-Ikerketa, garapen eta berrikuntzako proiektuak

-Energia-eraginkortasunen neurriei buruzko proiektuak

-Ekimen zientifiko-teknikoak

Nori zuzentzen zaio programa?

-Industria-sektoreko enpresa pribatuak

-Zentro teknologikoak

-Ikerketa kooperatiboko zentroak, Teknologiaren Euskal Sarera adskribatuak

Nork jarriko du finantzaketa?

-Finantzen Euskal Erakundeak

-Erakunde kolaboratzaileak (tartean LABORAL Kutxa)

Finantzatzeko baldintzak:

Mailegu-eragiketak medio gehienez finantzatu beharreko zenbatekoa: 5 milioi euro. (Interes-tasa aldakorra, kostua gehienez urtebeterako Euriborra gehi %2ko diferentziala).

Programan Eusko Jaurlaritzak 30 milioi euroko zuzkidura jarriko du, mailegu-eragiketei bermeak emateko.

Gehienezko epea: 10 urte, eta aukerako bi urteko gabealdia gehienez.

Ez da komisiorik aplikatuko maileguaren nominalaren gainean.

Enpresek beren funtsak jarri beharko dituzte; hau da, gutxienez inbertsio osoaren laurdena.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*