Blockchain_Banca para Empresas

Zer da blockchain delakoa? Programatzaileak ez direnentzat azalduko dugu

Finantziazioa

21 azaroa, 2019 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Azken aldian nork ez ditu entzun blockchain, kriptodiruak, bitcoin edo datu-meatzaritza bezalako kontzeptuak? Gero eta ohikoagoak bihurtu dira, baina, horietara ohitu arren, baliteke zer diren edo ekonomian nola aplikatzen diren ez jakitea. Hemen sarrera txiki bat egingo dugu gai horretan jantziak ez direnak eguneratu daitezen.

Bockchain delakoa “blokeen kateetan” oinarritutako teknologia da, eta horien bitartez informazioa truka daiteke bitartekorik behar izan gabe. Aplikaziorik ezagunena kriptodiruak dira, baina beste erabilera batzuk ere baditu.

“Blokeen kateak” blockchain sareko erabiltzaileen artean informazioaren trukeak erregistratzen dituzten datu-base handiak dira. Erregistroak lotuta daude (horregatik, kate bat da) eta enkriptatuta. Truke bat egitean, sareko hainbat erabiltzaile hori egiaztatzeaz eta baliozkotzeaz arduratzen dira. Modu horretan, dagokion blokea sareko erabiltzaileen artean banatuta dagoen bloke-katean erregistratzen da.

Blokeen kateak soilik adostasun orokorrarekin eguneratu daitezkeenez, partekaturiko datu-basea sortzea lortzen da, inork kontrol nagusia izan gabe. Datu-basean norbaitek aldaketa bat egitea nahi badu, ez du balio haren kopian egiteak, baizik eta aldaketa kopia guztietan egin beharko luke, baina hori birtualki ezinezkoa da, datuak zifratu egiten direlako eta sinkronizazio automatikoko mekanismoak dituztelako.

Blockchain ekonomian: kritodiruak

Nahiz eta Bitcoin kriptodiru ezagunena izan, ez da bakarra. Gaur egun, 1.500 baino gehiago aurki daitezke, zenbaki zehatza ematea zaila den arren dibisa berrienen hegakortasuna medio.

Kriptodiru bakoitzaren funtzionamendua antzekoa da. Denek blockchain teknologia erabiltzen dute. Erregistratzen dituzten informazio-trukeak transakzio ekonomikoak dira. Informazio-blokeek gaitasun mugatua dutenez, horietako batek jada transakzio gehiago onartzen ez dituenean, baliozkotu egin behar da. Prozesu horretan datu-meatzaritza egiten da.

Meatzariak sarera konektaturiko ekipoak dira, blokeak baliozkotzeko prozesamendu-gaitasuna eskaintzen dutenak. Baliozkotzeko, denbora eta elektrizitatea eskatzen duten zenbait kalkulu konplexu egin behar dira. Funtsean, blokea etengabe erregistratuta geratu behar du katean, eta ezingo da aldatu harekin loturiko gainerako blokeak aldatu gabe.

Meatzariek transakzio bat jasotzen dutenean, bi egiaztapen egiten dituzte blokeen katea kontsultatuta: batetik, kontu hartzaileak aurretik transakzio hori ez jaso izana baliozkotzen da, eta, bestetik, kontu horrek bidalitako zenbatekoa oraindik ez gastatu izana egiaztatzen da. Horretarako, transakzioek gako pribatu bat eduki behar dute. Meatzari batek blokea baliozkotzea lortzen duenean, horren ordez, ordainsaria jasotzen du kriptodirutan.

Ekonomia errealean gero eta gehiago erabiltzen dira kriptodiruak. Gaur egun, bitcoins-ekin eskura daitezke produktu eta zerbitzuak, kriptodirutan ordainketak egitera bideratutako zordunketa-txartela badago, badira Amazonen kriptodirutan erosteko plataformak, mugikorraren bidez ordaintzeko pasarelak, eta kriptodirutan ordaintzea onartzen duten establezimenduak ere ugaritzen ari dira.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*