Consejos negocio exito_Banca para Empresas

Negozio bat arrakastaz sortzeko hamar aholku

Finantziazioa

16 abuztua, 2017 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Ekintzaile izatea ez da erraza, nekaezina, jasankorra eta langilea izan beharra dago. Osagai horiek badituzu, jarraitu artikulua irakurtzen, negozioak arrakastaz sortzeko zer pauso eman behar diren azalduko baitizugu.

  1. Bilatu motibazioa:

Aurkitu dirua ez den motibazioa bat. Pentsatu zergatik sortu nahi duzun, benetan, zure negozioa, bidea ez da erraza eta. Denbora asko emango duzu eta ahalegin handia egin beharko duzu; beraz, garrantzitsua da egin behar duzun horretarako grina izatea.

  1. Aurkitu negozio-ideia:

Saiatu kontsumitzaile edo erabiltzaileen premiak betetzen dituzten konponbide berriak. Aterkiek zorua ez bustitzeko zorroa premia bat betetzeko sortutako negozio-ideia baten adibide argia da. Premia berriak ere sor ditzakezu, Steve Jobsek tableta sortu zuenean bezala. Pentsatu, halaber, gizarte-ekonomian oinarrituriko negozioetan. Ibilgailua konpartitzea eta etxea alokatzea, adibidez, arrakasta handia izan duten negozio-eredu berriak dira.

  1. Diseinatu zure negozio-eredua

Canvas eredua erabil dezakezu merkatu-segmentua, zure balio-proposamena, saltzeko  bideak, bezeroekiko harremana eta diru-iturriak aztertzeko; baita giltza diren lotura eta baliabideak, jarduerak eta kostuen egitura aztertzeko ere.

  1. Planifikatu negozioa

Entzun adituen aholkuak. Enpresak martxan jartzeko programa ugari daude. Gaztenpresa LABORAL Kutxaren ekimen bat da, zeregin sozialaren arlokoa, eta 20 urte baino gehiago daramatza enplegua sustatzen. Fundazio horren zeregina da negozio-ideiak babestea, moldatzen laguntzea eta prozesu guztian ekintzailearen ondoan egotea, bai martxan jartzerakoan, finantziazioa eta negozioa hornitzeko erraztasunak bilatzeko, bai martxan dagoenean. Gaztenpresa Fundazioa aitzindari da Euskal Herrian enpresa-jarduera berriak sortzen laguntzen.

  1. Probatu produktu edo zerbitzuak

Ez gastatu diru gehiegi zure produktu edo zerbitzuak hobetzen. Saiatu merkatuan produktu edo zerbitzuaren oinarrizko bertsio bat jartzen, eta moldatu erabiltzaile edo bezeroen premien arabera. Haiek lagunduko dizute ondoen.

  1. Bilatu finantziazioa

Askotariko aukerak dituzu. Aipatu dugu Gaztenpresan negozioa finantzatzen ere laguntzen dizutela. Gaur egun bankuak dira finantziazioiturri nagusiak. Zehazki, iaz bankuei kreditua eskatu zieten ETEei dagokienez, hamarretik zortzik eskuratu zuten, eta % 92k eskatutako zenbatekoa osoa lortu zuten.

  1. Sustatu negozioa

Aurreko pausoak eman badituzu, gogoratu marketin-kanpaina on bat egitea oso garrantzitsua dela. Gaur egun ez da diru asko behar erabiltzaileengana heltzeko, baina estrategiak ona izan behar du. Gizarte-sareak zure produktu eta zerbitzuen bozgorailu ahaltsuak dira. Marketin-kanpainak produktu edo zerbitzua salgai jarri baino lehen jartzen dira martxan, ez salgai jarri ondoren. Ikusmina sortzea lortu behar duzu.

  1. Jarri pazientzia martxan

Hori funtsezkoa da. Seguru asko, diru-sarrerak lortu arte denbora asko pasako da. Negozio-planean kontuan hartu behar duzu aldi batean inbertsio baino itzulkin gehiago izango duzula, eta aldi horrek zentzuzkoa izan behar du, errealista. Beraz, aztertu ongi zer baliabide dituzun.

  1. Berritu

Inbertitu berrikuntzan. LABORAL Kutxan berritzeko finantziazioa eskaintzen diegu ETEei, era horretako enpresak baitira berrikuntzan inbertitzeko zailtasun gehien dituztenak. Ez berrituz gero, enpresarenak egin du. Sortuberria izateak ez du esan nahi berritu behar ez duzunik.

  1. Hazi eta zabaldu

Bilatu merkatu berriak, aztertu nola hazi. Goraka ari den enpresa sortuberri bat baduzu, internazionalizazioa izango da zure helburu nagusia. Eta gogoratu lehiatzeko gaitasuna dela hazteko giltza. Behar izanez gero, erabili Compyte Plana.

 

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*