IRPF_actividad_Banca para Empresas

Jarduera berri bat hasi duzu? Ikusi ea PFEZen %20a murriztu dezakezun

Finantziazioa

20 martxoa, 2018 | argitaratuta LABORAL Kutxa

– Jarduera Ekonomikoari hasiera ematea zuzeneko zenbatespen-metodoan. (Jarduera ekonomikoari hasiera ematen diozu jarduera hori egiteko autonomoetan alta emandakoan).

– Aurreko urtean ez duzu bestelako jarduera bakar bat ere gauzatuta izan behar.

– Lehen bi ekitalditan aplikatuko zaizu, autonomo bezala errendimendu positibo garbiak erregistratutakoan (galerekin ezingo duzu murrizketarik izan; bai, ordea, errendimendu positiboak izandakoan).

– Zure diru-sarreren %50ak ez du erakunde edo pertsona beretik eratorritakoa izan behar. 

– Murrizketa aplikatzeko, ezingo duzu gainditu urteko 100.000 euroko errendimendu garbirik.

Nola eskatu zure PFEZen errendimendu positibo garbien gaineko %20ko murrizketa egitea

Pertsona Fisikoen Errenta Aitorpena aurkeztean 100 Ereduan. Behin jardueraren errendimendu garbia kalkulatuta (121 Laukia), jarri X bat zenbait jarduera ekonomiko egiteagatik murrizketarik egokitzen zaizun galdetzen duen laukietan (127 eta 128) eta jarduera ekonomikoa hastea jartzen duen laukian (129).

Hiru hilabetero 130 Eredua (PFEZen ordainketa zatikatua) aurkeztu behar baduzu, ez da beharrezkoa laukiak markatzea, murrizketa urtekoa denez, soilik 100 Ereduan (PFEZ) adieraziko delako.

Gogoratu %20 murrizketa izateko, Jarduera ekonomikoa zuzeneko zenbatespen-metodoan hasi behar duzula.

Zuzeneko zenbatespen-metodoa

– Erregimen arruntena da autonomoen artean.

– Zuzeneko zenbatespenean zergak ordaintzeko, urteko 600.000 euro baino gehiago fakturatu behar dituzu aurreko urtean, jarduera guztietarako. Kopurua txikiagoa bada, zuzeneko zenbatespen erraztuan zergak ordaintzea hauta dezakezu.

– Erregimen erraztuei edo moduluei uko egiten badiezu 036/037 eredua (zentsu-aitorpena) aurkeztuta aurreko urteko abenduaren 31 baino lehen, baita ere zuzeneko zenbatespen-metodoaren bidez ordainduko dituzu zergak.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*