Token-economia_Banca para Empresas

Ikasi zer den token-ekonomia

Finantziazioa

29 abuztua, 2018 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Blockchain, tokens,… baliteke hitz horiek zuretzat ulergaitzak izatea, baina ziur jada erabiltzen dituzula zeuk jakin gabe. Esate baterako, zure supermerkatuko fidelizazio-txarteleko puntuak tokens-ak dira, eta horiekin produktuak eros ditzakezu, berez dirua ez izan arren. Orain gehiago ulertzen duzu?

Zer da blockchain

Token-ekonomiaz hitz egiteko, blockchain ezagutzea gomendatzen da, oso baliagarria baita eredu ekonomiko horretarako. Hitzez hitz, blockchain bloke-kate bat da, eta praktikan datu-base segurua da, zifratua dagoelako, eta beti ekonomikoak izan beharrik ez duten era guztietako transakzioetan aplika daiteke. Adibide bat: Fernando Alonso 1 Formulako pilotuak eman dion erabilera; haren irudien eta bideoen eskubideak babestuko ditu blockchain-arekin.

Teknologia horren ezaugarri nagusia bitartekorik ez behar izatea da. Baina, hainbat erabiltzaile edo nodo beharrezkoak dira transakzio horiek egiaztatzeaz arduratzeko, baliozkotze aldera, era horretan transakzioari dagokion blokea kontuen liburu nagusian erregistra dadin.

Blockchain-aren onurak

–  Inork ez du lortu teknologia hori desenkriptatzerik (oso segurua da).

– Truke komertzialak arintzen ditu nazioarte-mailan (izapideak aurrezten ditu).

– Prozesu gehiago automatizatzeko aukera eskaintzen du (fakturazioak, ordainketak,…)

Nola funtzionatzen du token-ekonomiak

Tokens-ek era askean zirkula dezakete blockchain-aren barruan; modu horretan, enpresa batek tokens-ak ezarri ditzake moneta bezala. Esate baterako, “Travel club-a” token-ekonomia litzateke, produktuak eta zerbitzuak soilik puntuekin eskuratzeko aukera eskaintzeagatik.

Enpresa baten barne-funtzionamendura eramanez gero, langileek tokens-ak aldatzeko aukera izango lukete inguruneko jatetxeetako menuen truke edo tindategi bateko zerbitzuen truke.

Arautzeko gabe daudenez, zenbait erakundek soilik barnean erabiltzen dute prestakuntza eskaintzeko. Langileei tokens batzuk esleitzen dizkiete prestakuntza jasotzeko erabiltzeko. Tokens gehiago lortzeko, ez dute nota onak atera beharrik, baizik eta haien lankideen prestatzaile bihurtu. Eredu horrek duen abantailetariko bat da langileei jabekuntza ematen diela, zein ikastaro egin nahi duten eta prestakuntza gehiago jaso nahi duten erabaki baitezakete, norberaren esku baitago tokens gehiago lortzea.

Argi dago enpresek baliagarria dela ikusi dutela, baina token-ekonomia erabat garatzeko beharrezkoa da are gehiago erregulatzea. Bitartean, ondo legoke horrekin ohitzen joatea, gero eta enpresa gehiagok erabiltzen dute-eta.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*