SEPA_IBAN_BIC_LABORAL Kutxa_empresas

IBAN eta BIC kodeen inguruko zalantzak dituzu? Guk argituko dizkizugu

Finantziazioa

2 azaroa, 2017 | argitaratuta LABORAL Kutxa

2014. urtean jarri zen abian Eurozko Ordainketa Eremu Bakarra (SEPA); ordutik, nahitaezkoa da IBAN kodea sartzea, transferentzia bidezko ordainketak egiteko, helbideratzeetarako, kobratzeko eta beste hainbat gauzatarako kontu-zenbakia sartzen dugunean.

IBAN kodearen erabilera ezarri aurretik, mugaz gaindiko transakzioak ez ziren gaur egun bezain seguruak, herrialdeek ordainketen prozesamendua egiteko moduetan aldaera asko baitzegoen.

Zein da IBAN kodearen helburua?

-Herrialde guztietan banku-kontuen identifikazioa homogeneizatzea.
– Munduko edozein lekutan onartzea.

Zein dira IBAN kodearen abantailak?

– Segurtasuna ordainketetan
– Finantza-sistema segurua eta bakarra
– Arazoen konponbide praktikoa
– Prozesuen automatizazioa erraztea.
– Eragiketen eskuzko tratamendua murriztea

IBAN kodeak herrialdeari dagokion bi hizkidun kodea, baliozkotze-helburuetarako bi egiaztatze-zenbaki, banku-kode nazionala eta banku-kontua ditu.

Honela adierazten dira herrialdeak: ES (Espainia), FR (Frantzia), DE (Alemania)

IBAN kodea zuzena den jakiteko bost urrats:

1-IBAN aurrizkia bazter uztea presente egonez gero
2-Mugitu bi karakteredun herrialde-kodea eta egiaztapenerako zenbaki-bikotea amaierara
3-Bihurtu edozein hizki zenbakian, taula estandarraren arabera
4-Egin zati 97
5-Erantzuna 1 baldin bada, IBAN kodea balioduna da.

LABORAL Kutxaren online bankan ere egiazta daitezke IBAN kodeak.

BIC kodeak transferentzia baten banku onuradunak identifikatzen ditu

BIC kodea (Business Identifier  Code) IBAN kodearekin batera sartu zen indarrean, 2014an, eta transferentzia baten banku onuraduna identifikatzeko  eta IBAN kodeak ematen duen informazioa osatzeko balio du. LABORAL Kutxaren kasuan, honako hau da BIC kodea: CLPEES2M.

Laboral Kutxaren adibidean ikus daitekeen bezala, asoziatutako banku edo entitate bakoitza zortzi eta hamaika karaktere arteko kode batek identifikatzen ditu:

– Lehenengo lau karaktereak, bankuaren koderako.

– Hurrengo biak herrialdearen ISO kodea dira.

– Hurrengo biek, berriz, udalerria identifikatzen dute.

Batzuetan, beste hiru karaktere ere erabiltzen dira, sukurtsalari dagozkionak, baina normalean zortzi karaktereduna erabiltzen da.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*