Ticket BAI_Banca para Empresas

Hemen da BAI tiketa: Euskadiko autonomoen eta eteen IBHa

Finantziazioa

22 urtarrila, 2020 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Jada bi urte baino gehiago igaro dira Informazioaren Berehalako Hornidura (IBH) abian jarri zenetik. Gogoratzen? Sistema horrek goitik behera eta derrigorrez aldatu zuen enpresa handien BEZa kudeatzeko modua.

Baina orain berriro albiste bihurtu da. Euskadin enpresa baduzu, BAI Tiketaren inguruan dena jakin behar duzu. Eusko Jaurlaritzak garatutako proiektu honek enpresen eta Administrazio Publikoaren arteko erlazioa digitalizatzearen aldeko apustua egiten du.

Zer da?

BAI Tiketa deitu diote sistema digital honi, eta horren helburua da autonomoek eta enpresek egiten dituzten faktura guztiak kontrolatzea eta, era horretan, iruzur fiskala saihestu eta izapideak erraztea. Euskadiko ete guztientzat derrigorrezkoa izatea nahi dute 2020ko erdi aldetik aurrera eta 2021. urtean autonomoentzat ere bai.

Erabili ahal izateko, enpresek kudeaketa eta fakturazio software batekin lan egin beharko dute, TBAI izeneko identifikazio-kodea eta QR kodea sartzeko aukera emango duena, eta bertan beharrezko informazio guztia jasoko da. Horrez gain, gailua, programa eta erabiltzailea identifikatzen duen aztarna bat izan beharko dute egiaztagiri guztiek.

Nola funtzionatzen du?

Oso erraza da. Orain, administrazioek bidaliko dizkiete autonomo eta eteei BEZaren, PFEZen eta Sozietateen Zergaren gaineko aitorpenak. Eta zergadunek, ados egonez gero, onartu besterik ez dute egin behar, edota, okerrak badira, zuzendu.

Onurak

  • Betebehar fiskala hobetuko da, eta kontsumitzailea gehiago babesteko aukera emango du.
  • Betebehar formalak murriztuko ditu.
  • Denbora eta dirua aurrezteko modua eskainiko du.

Prest zaude BAI Tiketa betetzeko? Oraindik garaiz zabiltza. Baina pentsatu araudi horretara egokitutako software bat, dagozkion fitxategiak sortzeko eta bidaltzeko aukera ematen duena,  eskuratu beharko duzula.

Beharko duzu!

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*