Hazitek_Banca para Empresas

Hazitek, euskal enpresa I+G bultzatzeko programa, 68 milioi euroko aurrekontuarekin

Finantziazioa

9 martxoa, 2017 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Dagoeneko izena eman dezakezu Hazitek programan, SPRIk Euskadiko enpresa I+G arloarentzat ateratako laguntza-programa. Programaren aurrekontua 68 milioi eurokoa da. Helburua da produktu berriak garatzera bideratutako enpresa-proiektuak ez ezik, I+G proiektu estrategikoak ere diruz laguntzea.

Interesatzen zaizu? Hona hemen xehetasun guztiak:

Norentzat da:

  • Enpresa handiak edo ETEak.
  • Enpresa-taldeak edo -elkarteak, legezko forma bat edo beste badute ere.
  • Oinarri zientifiko eta teknologikoa duten enpresa berriak merkaturatzeko proiektuen kasuan, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko Agenteak ere onuradunak izan daitezke, 109/2015 Dekretuak arautuak.

Baldintzak

  1. Izaera lehiakorreko Ikerketa eta Garapen arloko proiektuentzat
  • Oro har: diruz lagundu daitezkeen kostuen %25era bitarte.
  • Estatuz haraindiko lankidetzako Eranets proiektuentzat, diruz lagundu daitezkeen kostuen %30era bitarte, betiere enpresa bakar batek ere berak bakarrik ez badu diruz lagundu daitezkeen kostuen %70 baino gehiago.
  • Edonola ere, itzuli beharrik gabeko diru-laguntzaren zenbatekoa gehienez 250.000 eurokoa izango da erakunde onuradun bakoitzeko eta urteko.

 

  1. Sektore estrategikoetako ikerkuntza industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuentzat
  • Ikerkuntza industrialeko proiektuentzat: diruz lagundu daitezkeen kostuen %40ra bitarte.
  • Garapen esperimentaleko proiektuentzat: diruz lagundu daitezkeen kostuen %25era bitarte.

Sar zaitez orrialde honetan eta ezagutu programari buruzko informazio osagarri guztia. Ziur lagunduko dizula.

Eskaera egiteko epea

Epea irekita dago. Beraz, interesatuta dauden enpresa guztiek eskaera egin dezakete  apirilaren 7ko 12:00ak bitarte.

Izapidea

Eskaerak kudeatzeko, sakatu esteka honetan.

Gainera, aurten, berrikuntza gisa, izapide telematikoa/elektronikoa dugu.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*