Gig Economy_Banca para Empresas

Gig economy eredua: enpresa txiki eta ertainei hazten laguntzen dieten autonomoak

Finantziazioa

10 urria, 2017 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren datuen arabera, 1,5 milioi autonomo eta 1,3 milioi enpresa txiki eta ertain dago. Horiek biak dira gure enpresa-sarearen oinarria eta, askotan, elkarrekin lan egiten dute enpresa txiki eta ertainek eta autonomoek. Hain zuzen ere, izena ere badu eredu horrek, gig economy. Eredu horretan, enpresa txiki eta ertainek autonomoak kontratatzen dituzte, noizbehinkako lanetarako edo freelance gisa.

Gig economy ereduaren abantailak enpresa txiki eta ertainetarako

– Profesional adituak izateko aukera ematen du

Langile bat eta bederatzi langile artekoak izaten dira gure enpresa txiki eta ertainak, mikroenpresa deritzenak. Ondorioz, horietako askok ez dute izaten alor jakin batzuetan espezializatutako langilerik (marketina, berrikuntza…). Horregatik, gai jakin batean espezializatutako freelance aditu bat kontratatzeak aukera ematen die enpresa txiki eta ertainei beren bezeroen eskariei kalitate onenarekin eta baliabideak optimizatuz erantzuteko.

– Kostuak murrizten laguntzen du

Lan jakin batzuk egiteak inbertsio teknologiko handia egitea eskatzen du batzuetan. Lan horietarako, modu jarraituan erabiliko ez diren soluzioak edo makinak behar baldin badira, ez da errentagarria inbertsio hori egitea. Beharrezko teknologia hori duen autonomo bat kontratatzeak kostuak aurrezten dizkie enpresa txiki eta ertainei.

Baina ez dira beti kostuak aurrezten teknologian; gaur egun badaude startupak, zerbitzuen sektorekoak batez ere, eredu ekonomiko honek kostu finko gutxi izatea ahalbidetzen dienak. Bitartekoak besterik ez dira, zerbitzua eskatzeko webgunea jartzen dute bezeroaren eskura eta zerbitzu hori egiteko sare bat dute (Uber bezalako enpresak).

 – Entrega-epeak betetzen laguntzen die

Enpresa txiki eta ertainek lan-karga handia izaten dute, ez dute beti beharrezko langile kopurua izaten. Lan jakin baterako autonomo bat kontratatzearen abantaila izaten da entrega-epe bat ezarri ohi dela eta, horri esker, enpresa txiki eta ertainek beren bezeroekin hitzartutakoa bete ahal izaten dutela.

– Enpresaren bestelako ikuspegi bat ematen du

Enpresa txiki edo ertain batek autonomo bat kontratatzen duenean, azken honek enpresari enkargatu dioten lanari buruzko aldaketak iradoki ditzake, enpresa txiki edo ertainaren lana optimiza ditzaketen hobekuntzak edo ideiak proposatuta. Kanpoko ikuspegia eskaintzen du, eta horrek enpresa txiki edo ertainaren funtzionamendua hobetu dezake.

– Sinergiak sortzen ditu, merkatua handitzeko

Enpresa txiki eta ertainak eta autonomoak elkarri lagun diezaiokete, merkatua handitzen. Enpresa txiki eta ertainen kasuan, lanarekin gustura geratu bada, ziur aski beste erakunde batzuei autonomo hori gomendatuko die. Autonomoak ere jar dezake enpresa bere produktuak, zerbitzuak edo soluzioak behar dituzten beste enpresa txiki eta ertain batzuekin harremanetan.

 

 

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*