Facturacion electronica_Banca para Empresas

Ezagutu zeintzuk diren faktura elektronikoaren abantailak

Finantziazioa

7 otsaila, 2019 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Faktura elektronikoa ezartzea soilik derrigorrezkoa da Informazioaren Berehalako Hornidura IBH aplikatu behar duten enpresentzat; hau da, BEZa denbora errealean bezala ezagutzen dena, eta Administrazioarekin lan egin nahi dutenentzat (lehiaketa publikoak). Hori dela-eta, gero eta autonomo eta ete gehiagok erabiltzen dute fakturazio-eredu hori, eta faktura elektronikoak onura asko eskaintzeagatik ere bai.

Zure enpresan faktura elektronikoa ezartzearen abantailak

  • Aurrezpena eta eraginkortasuna: fakturak digitalizatzearekin papera asko aurrezten da. Ez dago fisikoki bidali beharrik, eta eraginkorragoa da, fakturak formatu digitalean gordetzen baitira eta edozein unetan erraz kontsultatu ahal baitaitezke.
  • Kobratzeko azkartasuna: faktura elektronikoaren bidez, kobratzeko eta ordaintzeko prozesuak azkartzen dira, izapidetzeko epeak laburtzeagatik.
  • Segurtasuna eta gardentasuna: faktura elektronikoa zailagoa da faltsifikatzeko. Ziurtagiri elektronikoen bitartez fakturaren jatorriaren egiazkotasuna eta edukiaren integritatea ezagutu daitezke; alegia, ez dela aldatua izan. Gainera, iruzurra zailtzen du, administrazioarentzat erraza baita fakturen aztarna digitala jarraitzea.

Zer izan behar duzu kontuan faktura elektronikoa abian jartzeko:

  • Hartzailearen isilbidezko edo berariazko adostasuna izan behar duzu faktura elektronikoa egiteko.
  • Sinadura elektronikoaren ziurtagiria eduki behar duzu, fakturak zure enpresak egin behar baditu. Bi mota daude:
    • Sinadura elektroniko aurreratua, onartutako ziurtagiri elektronikoan oinarritua.
    • Sinadura elektroniko aurreratua, onartutako ziurtagiri elektronikoan oinarritua eta sinadura sortzeko gailu seguru baten bidez sortua (onartutako sinadura elektronikoa ere deitua).

Estatu-mailan, Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalak eta Polizia Nazionalak eskaintzen dituzte ziurtatzeko zerbitzuak. Erkidegoari erreparatuta, Euskadin, Izenpek egiten ditu, eta Katalunian, Catalunyako Administració Obertak. Erakunde horiez gain, badira sinadura elektronikoa eskaintzen duten enpresa pribatu homologatuak.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*