Euskadi mujeres emprender_Banca para Empresas

Euskadik emakumeak ekintzailetzara bultzatzen ditu

Finantziazioa

29 otsaila, 2016 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Euskadi, startup bat sortzeko plataforma ona izateaz gain, egokiena da emakumeek ekintzailetzari heltzeko. Horixe ondorioztatu da Spain Startup-ek aurkeztutako ‘Ekintzailetzaren Mapa. South Summit’15’ azterketan; horren arabera, Euskadiko emakume ekintzaileen portzentajea Estatuko altuena da; hots, %26 (batez bestekoa %17koa da).

Hala ere, ezin gara hori lau haizetara zabaltzen hasi, startup-etan emakumeen presentzia oraindik oso baxua baita. Eta horren arrazoiak soberan ezagutzen ditugu: garrantzitsuenak familia eta lana uztartzea eta proiektuak finantzatzeko dituzten zailtasunak.

Emakumeak buru dituzten proiektuetan konfiantza izan dezakegu?

Likidezia bilatzerakoan, startup-ak sortzen dituzten pertsonek normalean partnerrak bilatzen dituzte, baina emakumeek batzuetan erantzun etsigarri samarrak jasotzen dituzte horien eskutik. Horixe gertatu zaio Pilar Manchón andreari; bera filologoa eta hizkuntzalari konputazionala da, Indisys startup-aren sortzailea. Kapitalaren bila zebilela, inbertsiogile izan zitekeen batek galdetu zion nola egongo zen ziur diruaren zati bat dibortziatuta eta haur bat zuen emakumeak zuzendutako proiektuan jarrita.  Pilarrek erantzun zion gizon bat balitz bezalaxe fidatu behar zuela.

Zorionez, Manchónek bere startup-a Intel Corporation enpresari saldu zion, eta multinazional horretan sartu zen Ahotsa eta Asistentzia departamentuko zuzendari gisa —haren enpresan ahotsa adimen artifizialarekin errekonozitzen zen—. Baina denak ez dira hain zorionekoak, eta oraindik asko dago egiteko. Eta egoera berdindu ahal izateko, gogoratu behar da emakumeek abian jartzen dituzten negozioen %80ak luzaroan irauten duela. Emakumeak gizonak baino zuhurragoak dira, eta, ekintzailetzan hasten direnean, jakin badakite proiektua bideragarria izango dela.

Aurrezkiek startup-a sortzeko balio dute

Baina burutu ahal izateko, bazkideak bilatzeaz gain, ekintzaileek zer bestelako bideak jarraitzen dituzte kapitala bilatzeko? ‘Ekintzailetza Mapa. South Summit’15’ azterketari jarraiki, estatu-mailan, startup-a sortzen dutenen %58arentzat lehen finantzaketa-iturria aurrezkiak izan ohi dira. %26ak familiarengana eta lagunengana jotzen du, %12ak funts pribatuetara, %3ak banku-kredituetara eta soilik %1ak crowdfunding-era. Eskatu ohi duten kopuruari dagokionean, %40ak 100.000 eta 500.000 euro arteko finantzaketa eskatzen du eta soilik %4ak hiru milioi eurotik gorakoa.

Garrantzitsua da finantzaketa horrekin gastuak denbora baterako estaltzea; izan ere,  Espainian startup-en %22ak oraindik ez du diru-sarrerarik, eta %29ak 50.000 euro baino gutxiago eskuratzen ditu. Soilik %1ak lortzen du bost milioi euro baino gehiago fakturatzea. Eta nork daki, baliteke portzentaje hori emakume batek sortutako startup batena izatea.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*