SII_Banca para Empresas

BEZa ia denbora errealean: “Informazioa Berehala Emateko” (IBES) sistema berria

finantziazioa, Finantziazioa

13 uztaila, 2017 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Uztailaren 1ean (larunbata) indarrean sartu zen Informazioa Berehala Emateko Sistema (IBES); beraz, urtean sei milioi eurotik gora fakturatzen dituzten enpresek Ogasunari eman beharko diote fakturen berri gehienez 8 eguneko epean.

Zer eskatzen du IBESak?

Zerga Agentzia bere egoitza elektronikoaren bitartez enpresen erregistro-liburuez arduratuko da. IBESa aplikatu behar duten erakundeek honako hauek sartuko dituzte:

  • Egindako Fakturen erregistro-liburua.
  • Jasotako Fakturen erregistro-liburua.
  • Inbertsio Ondasunen erregistro-liburua.
  • Europar Batasunaren barruko Eragiketa jakin batzuen erregistro-liburua.

Erregistro-oharrak elektronikoki bidaltzeko epeak

– Egindako fakturak: lau egun natural faktura egiten denetik zenbatzen hasita, hartzaileak edo hirugarren batek egindako fakturak direnean izan ezik; kasu horretan, epea zortzi egun naturalekoa izango da.

– Jasotako fakturak: lau egun natural fakturaren kontabilitate-erregistroa egiten den egunetik zenbatzen hasita, edo inportazioen kasuan, aduanek likidatutako kuota jasotzen duen dokumentuaren kontabilitate-erregistroa egiten den egunetik.

– Europar Batasunaren barruko zenbait eragiketa (gorputz ondasun higigarriak bidaltzea edo jasotzea aldi baterako erabiltzeko edo peritu-txostenak, konponketak eta horien gaineko lanak egiteko: lau egun natural egiten edo garraiatzen diren unetik hasita, edo, hala badagokie, ondasunak jasotzen diren unetik kontatzen hasita.

– Erregistro-zuzenketak: kontuan izan beharreko aitorpenaren denboraldiaren amaieran, hurrengo hilabeteko 16. eguna baino lehen.

– Inbertsio-ondasunen erregistro-liburua: erregistro guztiak azken likidazio-denboraldia aurkezteko epearen barruan bidaliko dira.

Nortzuk hartzen ditu IBESak?

Ezin zaie enpresa guztiei aplikatu. IBEsa ondorengoek aplikatu behar dute:

  • REDEMEan izena emanda daudenak (BEZa Hilero Itzultzeko Erregistroa).
  • Enpresak (6.010.121,04 €-tik gorako fakturazioa)
  • BEZ taldeak

Guztira 63.000 konpainia dira; gure herrialdean BEZaren diru-bilketaren %80a ematen dutenak.

IBESa aplikatzean dauden arazoak

Enpresa gehienek software informatikoak prestatu gabe dituzte araudiak eskatzen duenerako, eta merkatuan ere ia ez daude. Zure kasua hori bada, jar zaitez ahalik eta azkarren harremanetan softwarearen zure hornitzailearekin.

IBESaren abantailak

– 347, 340 eta 390 ereduak aurkeztu beharrik ez dago.

– Autolikidazioak aurkezteko denboraldia luzatu egiten da, egungo 20 egunetatik aipatu denboraldiko hurrengo hilabeteko 30 egunera.

– Itzulketak egiteko epeak murrizten dira, AEATak informazioa ia denbora errealean duelako eta eragiketen gaineko informazio gehiago duelako.

– Egiaztatzeko epeak murrizten dira.

– Informazioaren eskakizunak gutxitzen dira, egungo eskakizun askoren helburua fakturak edo horietan jasotako datuak eskatzea baita, zenbait eragiketa egiaztatzearren.

Informazio gehiago behar baduzu, sar zaitez Zerga Agentziaren orrialdean.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*