Banca del futuro_Banca para Empresas

Bankuen etorkizuna: bat-bateko maileguak, mugikorrarekin ordaintzea edo credit scoring

Finantziazioa

26 otsaila, 2016 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Badakizu Internet bidez ordainketa gehien egiten den herrialdea Kenya dela? Afrikako herrialde horretan M-PESA nagusitu da (M mugikorrarena eta Pesa Swahilieraz dirua). Sukurtsalik gabeko banku-zerbitzua da, eta erabiltzaileek banku-transakzioak egiten dituzte horretarako leku fisiko batera joan beharrik gabe. Zerbitzuari esker, ordainketak egiteaz gain, besteak  beste, dirua bidali eta jaso daiteke erabiltzaileen artean (eta erabiltzaileak ez direnen artean), hotelak erreserbatu, kutxazainetan eskudirua jaso, e. a.

Kenyan herritarrek ia ez dute bankuetarako sarbiderik, eta, zerbitzu honi esker, teknologia berrien bidez gabezia hori bete ahal izan da. Fintech deitzen da; hots, finantzak eta teknologia batzen ditu. Horrela, startup batzuek finantza-arloko negozio-eredu berriak bultzatu dituzte, eta ziur aski bankuek erosiko dituzte, garatu ahal izateko. Lehendik ondorengoak daude: crowdfunding, zor-inbertsioa, bat-bateko kreditua, edo funtsen supermerkatu eredua dirua inbertitzeko aukerarekin. Kasu honetan “supermerkatua” aipatzean, funtsak banatzeko plataforma batzuk dira; horietan marka eta produktu-mota ugari aurki ditzakezu alderatu eta eros ahal izateko. Eredu horretan, halaber, gomendio pertsonalizatua ere eska daiteke; hots, finantza-aholkularitza kontratatzeko aukera eskaintzen da.

Zuretzat egokitutako bankua

Baina bankuak ez daude lo, eta jakin badakite teknologia berriek bere sektoreari eta harekin lan egiten dutenei lagun diezaiekeela. Aurreko artikulu batean jadanik aipatu genuen kreditu-txartelekin egindako ordainketen datu anonimoek ematen duten informazioaz baliatzen direla, saltokien estrategia diseinatzen laguntzeko, bezeroek nola kontsumitzen duten eta kontsumo-patroiak ezartzeko helburuarekin: zer ordutan erosten den gehien, prozesuaren zein zatitan damutzen diren edo diru-kopuru ohikoenak zeintzuk diren. Izan ere, edozein datu-motak lagun dezake saltokiaren esperientzia bezeroarentzat hobetzen.

Baliagarritasun hori kontsumoan oinarritzen da, baina zer gertatzen da maileguekin? Credit scoring delakoa big dataren beste etekin bat izan daiteke. Bankuek aurreko maileguak ordaindu dituzun edo ez edo zure diru-sarrerak kontuan izateaz gain, sare sozialetan zer argitaratzen duzun aztertuko lukete zure harremanak eta zure gustuak zeintzuk diren jakiteko, zuri gehiago egokitutako kreditua eskaintzearren. Sare sozialetan eta Google-n agertzen diren iragarkiak erabiltzailearen premietara eta zaletasunetara egokitzen badira, zergatik ez dira maileguak egokitu behar? Argi dago joera berriek modan ez ezik, bankuetan ere eragina dutela dagoeneko.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*