Consejos emprender_LABORAL Kutxa

Arrakastaz ekiteko bost aholku

Finantziazioa

25 abuztua, 2016 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Ekitea arriskuak, ziurgabetasunak eta, batzuetan, arrakasta edo porrota dakartzan abentura da. Ez du axola porrot egiteak, garrantzitsuena esperientzia horretatik irakaspena ateratzea da berriro ere saiatzeko. Esku artean proiektu bat baduzu, “Ausartu zaitez ausarta izaten”, ekitera animatzeko eta zure ametsa egi bihurtzen laguntzeko gure goiburua da hori. Egiteko prest bazaude, horra aholku batzuk arrakastaz egin dezazun.

1.- Segurtasun- eta konpromiso-irudia proiektatu

Proiektuarengan %100ean sinestea ezinbestekoa izango da. Inbertsiogileei nahiz bezeroei segurtasuna transmititu behar diezu eta proiektuarekin duzun konpromisoa adierazi zugan fida daitezen. Jarrera horren isla litzateke Ferrán Adriá chefa. Beste sukaldari batzuei “El Bulli” jatetxearen sortzailea nola ikusten duten galdetzen zaienean, beti aipatzen duten ezaugarrietako bat hark duen gogo bizia da; “egiten duen guztian sinesten du eta bere grina transmititzen dizu”.

2. Helburu errealistak ezarri

Amets egitea erdietsi daitezkeen xedeak finkatzea bezain ona da. Helburu errealistak ezarri eta berrikusi zergatik ezin izan dituzun erdietsi edo zergatik erdietsi ahal izan dituzun aztertzeko. Saiatu honako akats hauek ekiditen:

– Kaudimen-irudia emateko gehiegi inbertitzea (gama handiko autoak, smartphoneak…)

– Egiteko gaituta ez zauden lanak onartzea.

– Proiektua eskuratzearren prezioa lehiakidearen preziotik behera jaistea, kostuak kontuan hartu gabe.

3. Diseinatu marketin digitaleko estrategia bat

Zure negozioaren bozgorailuak gizarte-sareak dira. Ezarri sozial media estrategia bat ondoko alderdiak zehaztuz:

– Zein publikorengana iritsi nahi duzun

– Zein gizarte-sare erabiltzea komeni zaidan

– Zer helarazi nahi dudan

– Argitaratuko dudan eduki-mota

– Kritikei nola erantzungo diedan

– Gizarte-sareei eskainiko diezun denbora

4. Sarean lan egitea

Gaur egunean, networking-ak autonomoei eta ETEei hazten laguntzen die. Beste pertsona batzuekin lan egiteak bezeroari zuk estaltzen dituzun baino arlo gehiago estaltzen dituen lana eskaintzen lagunduko dizu. LABORAL Kutxa-n, gaztenpresa-ren bitartez gure ekintzaileen arteko lankidetza sendotzen eta errazten dugu, bere ingurune profesionalerako sinergia produktiboak sortuz. Komunikazio-guneak gaitzen ditugu profesionalek euren zerbitzuak edo produktuak ezagutzera eman ditzaten eta, horrela, euren enpresen sona handitu.

5. Utzi aholka zaitzaten

Lau begik bi begik baino gehiago ikusten dute. Proiektuak sortzen esperientzia duten pertsonek proiektuaren fase desberdinetan lagun zaitzakete. Ekintzailea bazara, gaztenpresatik honako hauek eskaintzen dizkizugu:

– Zure negoziori bultzada: aholkularitza zure negozioko ekipamenduaren kudeaketan.

– Aholkularitza finantzaketari, laguntzei eta diru-laguntzei dagokienez.

– Aholkularitza: enpresaren kudeaketan aholkularitza

– Mentoring-a: zure negozioa sortzeko eta hura hazteko abildadeak eta gaitasunak sustatzeko eta garatzeko programa.

Sartu gaztenpresan eta animatu zure ametsa egi bihurtzen. Gogoan izan ez zarela bakarra, jada 402 dira  2016an abian jarri diren proiektuak  eta 3.899 enpresa eta 6.839 enplegu  LABORAL Kutxa-ren Gaztenpresa Plana hasi zenetik.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*