industria vasca_Banca para Empresas

146.8 milioi euskal industriaren I+Grako

Finantziazioa

19 maiatza, 2016 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Espezializazio eta merkatura orientazio handiagoa, eragileen eta enpresen arteko lankidetza hobea eta giza kapital ikertzailea gehitzea lortzeko asmoz, Eusko Jaurlaritzak I+G industrialari laguntzeko lau programa jarri ditu martxan 146.850.000 euroko zenbatekoarekin, diru-laguntza itzulezinen bitartez. Programak honako hauek dira: Hazitek, Elkartek, Berrikertu eta Emaitek Plus.

HAZITEK: Enpresa industrialak buru dituzten proiektuen garapena

Etorgai, Gaitek eta NET ordezkatzen ditu.

Aurrekontua: 68 milioi euro

Modalitateak:

  1. Proiektu lehiakorrak:
  • Proiektu berrien garapena sustatuko duten I+G proiektuak. Horiek produktu originalak izan behar dute, eskura ditugunak baino hobeak merkatuko eskaerei erantzuteko.
  • Oinarri zientifikoa eta teknologikoa duten enpresa berrien abiaraztea: Ildo honetara 38 milioi euro bideratu dira. Aintzat hartuko da enpresan gaikuntza zientifiko eta teknologiko handia duten langileen parte-hartzea.

Onuradunek egin beharreko gutxienezko inbertsioa 100.000 eurokoa da.

       2. Proiektu estrategikoak:

  • ZTBP2020ko espezializazio-eremuetan, lankidetzan bahiz bakarka, gauzatutako izaera estrategikoko I+G proiektuak garatzea 30 milioi euroko zenbatekoarekin.

Onuradunek egin beharreko gutxienezko inbertsioa: 4 milioi eurokoa izango da.

Xedea: Enpresen eta eragileen artean lankidetza sustatzea eta heldutasun teknologikoko maila altua lortzea, TRL3aren baliokidea industria-ikerkuntzan eta TRL6aren baliokidea Garapen Esperimentaleko jardueretan.

ELKARTEK: Lankidetzazko ikerketa alor estrategikoetan

Aurrekontua: 24 milioi euro

Modalitateak:

1.  Oinarrizko ikerketako lankidetza-proiektuak: Helburua RIS3aren espezializazio-eremuetako ezagutzak zabaltzea

Aurrekontua: Diruz lagundu daitezkeen proiektuek, gutxienez, 500.000 euro eskatuko dituzte.

2.   Industriarako potentzial handiko ikerketa-proiektuak ZTBES-ko (zentro teknologikoak, CIC / LIZak, Enpresako I+G Unitateak eta abar) trakzio- eta merkaturatze-indar handiko Enpresako I+G Unitateak izango dira proiektu-buru.

Inbertsioa: Gutxienez, 100.000 eurokoa.

Xedea: ZTBES-ko eragileek lankidetzan gara dezaketen oinarrizko- eta industria-ikerketari laguntzea.

Deialdiaren dataren ondoren abiaraziko diren proiektuak soilik izango dira onuradun.

3.   Interes bereziko ekintza osagarriak:

– Eskaera/Eskaintza bitarteko agenteek eta Zientzia, Teknologia eta berrikuntza hedatzeko agenteek garatuko dituztenak azterketak egiteko eta zaintza teknologikorako.

-Jarduera hauekin honako hauek bultzatu nahi dira:

           – lankidetza

           – Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako estrategiari buruzko jardunaldiak jendarteratzea

           – I+G+b nazioartekotzeko jardueretan parte-hartzea sustatzea

EMAITEK PLUS: Zentro Teknologikoen eta LIZen sistema indartzea

Aurrekontua: 52,6 milioi euro

Xedea: Zentro Teknologikoak eta Lankidetzazko Ikerketa Zentroak finantzatzea haien jardueraren emaitzak ebaluatuz, emaitzei begirako zentroen eredu berriarekin bat eta zentro bakoitzaren jarduera-planei erreparatuz. Gehienezko diru-laguntzak I+Gko ustiapenaren diru-sarreren %27,5ekoa izango da zentro teknologikoetan, eta        %55ekoa LIZetan.

BERRIKERTU: giza kapital ikertzailearen hobekuntza

Aurrekontua: 2,2 milioi euro

Xedea: Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko enpresetan eta eragileetan giza kapital ikertzailea gehitzea, ikertzaileak kontratatzeko diru-laguntza itzulezinez baliatuz.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*