Clave exito_Banca para Empresas

Zein da arrakasta-enpresa baten buru izateko gakoa gaur egun?

Ekonomia soziala

25 ekaina, 2019 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Krisia dela-eta, negozio-eskolak eta unibertsitateak beren curriculuma aldatzen eta berrorientatzen ari dira, etorkizuneko enpresariek erakundeak zuzentzeko modua alda dezaten. IESE edo Harvard Business School bezalako zentroek arreta self management-ean eta etikan jartzen dute, korporazioetan lidergo moralak zer-nolako garrantzia duen ohartu direlako.

Horretarako, zuzendaritzako alderdi teknikoez eta finantza-teknikez gain, eskola horiek pentsamendu kritikoa sustatzen eta giza zientzietako pertsona gehiago sartzen ari dira, gizarte-zientziek hausnarketa bultzatzen laguntzen baitute. Halaber, negozioen historia orokorra irakasgaia curriculumeko beste berrikuntza bat da, eta horrekin ikasleek globalizazioaren efektuen inguruan ikuspegi handiagoa izatea lortu nahi da.

Erakundeen dibertsitatea eta erantzukizun soziala

Beste alderdi garrantzitsu bat dibertsitatea da. Kultura ezberdinetako pertsonekin ikasteak beste gizarteak nolakoak diren ezagutzeko eta merkatuak oso ezberdinak direla konturatzeko aukera ematen du. Negozioa nazioartekotzerakoan, ezin da ziurtzat jo herrialde batean edota kontinente batean arrakasta izan duenak beste batean horrela izango duenik. Dibertsitateak tokiko eta orokorra aztertzen laguntzen die ikasleei. Amazon edo Google bezalako enpresek ez dute estrategia bera jarraitzen Europarako edo Amerikarako.

Lider on batek izan behar lituzkeen ezaugarriak

Azkenik, negozioa kudeatzen duten pertsonen lidergo-gaitasuna funtsezkoa da negozioak arrakasta izan dezan. Hori dela-eta, liderrak ondorengo ezaugarriak eduki behar ditu:

1. Komunikatzaile ona izatea 

Gainerako taldeari ondo transmititzea zeintzuk diren helburuak eta horiek lortzeko modua. Askotan, komunikazio-eza dela-eta, erakunde batean lan egiten dutenak ez dira eraginkorrak izaten ez jakitearengatik.

2. Eskuordetzeko gaitasuna izatea 

Lider onak lana taldean eskuordetzen dakitenak dira. Gidatu eta ondoren lana burutzeko beharrezko konfiantza eskaintzen diete. Modu horretan, talde independenteak lortzen dira, beharrezkoa denean erabakiak hartzeko gai direnak.

3. Jendetasuna 

Oso garrantzitsua da lanean giro ona sortzea. Erantzun txarrek edo gaitzespenek erakundean lan egiten duten pertsonek beren buruarekiko konfiantza galtzea eta lana gustura ez egitea besterik ez dute ekartzen. Aldiz, kohesionatutako taldeak, giro ona baldin badago, hobeto lan egiten du. Beraz, jendetasuna izatea oso garrantzitsua da arrakasta-enpresa baten buru izateko.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*