be-art-programa-movilidad-electrica

Mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarrien programa berria

Ekonomia soziala

28 iraila, 2021 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Gaur abiatuko da mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarrien programa berria, Europako Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren (MOVES III programaren) esparruan. Programa honen helburuak bat datoz Eusko Jaurlaritzaren Energia Politikaren helburuekin, Euskadiko 2030 Estrategia Energetiko (3E2030) dokumentuaren barruan.

Ibilgailu elektrikoak edo kargatze-puntuak erosteko laguntza-plan hau martxan jarri duten zazpi erkidegoetako bat da Euskadi. Plan hori Next Generation EU funtsek finantzatuko dute.

Zein dira diruz lagundu daitezkeen jarduketak?

Dirulaguntza jasoko dute 2021eko apirilaren 10ean hasitako inbertsioek, haiek gauzatu eta justifikatzeko behar den denbora kontuan hartu gabe.

1. pizgarri-programa – Ibilgailu elektrikoak erostea sustatzeko programa: ibilgailu elektriko «entxufagarriak» eta erregai-pilak erostea

  1. Ibilgailu berriak zuzenean edo leasing finantzarioaren edo rentingaren bidez eskuratzea. Ibilgailuek laguntzaren azken hartzailearen izenean eta Espainian lehen aldiz matrikulatuta egon beharko dute, rentingaren kasuan izan ezik; izan ere, renting-enpresaren izenean matrikulatuta egon daitezke.
  2. Kategoria hauetako ibilgailuek jaso ditzakete laguntzak: M1 autoek, N1 furgonetek edo kamioi arinek, L6e kuadriziklo arinek, L7e kuadriziklo astunek eta L3e, L4e eta L5e motozikletek.
  3. Pizgarriak jaso ditzaketen ibilgailuen modeloek IDAEren Ibilgailuen Basean egon behar dute, eta zenbait baldintza bete (ikus 1. ERANSKINA).
  4. Ibilgailuen renting bidezko eskuratzeek laguntza jaso dezakete, betiere baldintza batzuk betetzen badituzte (ikus 1. ERANSKINA).

2. pizgarri-programa – Kargatze-azpiegitura jartzen laguntzeko programa: ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegitura ezartzea

  1. Ibilgailu elektrikoen bateriak kargatzeko sistemak, zuzenean erosteko modalitatean.
  2. Kargatze-azpiegitura erabilera publikokoa nahiz pribatukoa izan daiteke (ikus 1. ERANSKINA).
  3. Kargatze-sistemak potentziaren arabera sailkatuko dira (ikus 1. ERANSKINA).

Zenbatekoak izango dira laguntzak?

Euskadin, guztira 16.378.574,63 euro erabiliko dira bi programa hauetarako:

  • 1. pizgarri-programa – Ibilgailu elektrikoak erostea sustatzea: 9.008.216,05 €
  • 2. pizgarri-programa – Kargatze-azpiegitura jartzen laguntzea: 7.370.358,58 €

Zein da laguntzak eskatzeko epea?

2021eko irailaren 28tik 2023ko abenduaren 31ra, betiere aurrekontua lehenago agortzen ez bada.

Jakin nahi duzu zure enpresak dirulaguntza hau edo beste batzuk jaso ditzakeen?

Bete ezazu LABORAL Kutxak eta Partners Global Fundingek zure eskura jartzen duten inprimaki labur hau, eta zure konpainiak dirulaguntza horiek edo beste batzuk jaso ditzakeen aztertuko dugu.

Guk deituko dizugu!

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*