subvención agraria

Lehiatu Berria 2020 programak 13,2 milioi bideratu ditu nekazaritzako elikagaien sektoreko inbertsioetara

Ekonomia soziala, Interesgarria

27 apirila, 2020 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Lehiatu Berria 2020 programaren deialdia

Eusko Jaurlaritzak Lehiatu Berria 2020 laguntza-programa atera berri du, 13,2 milioi eurokoa, honako produktu hauek merkaturatu eta eraldatzeko inbertsioak egitea aurreikusita duten enpresentzat:

  • Nekazaritzako elikagaien produktuak eta arrantzatik eta akuikulturatik eratorritako produktuak, urte honetan zehar.

Programaren helburua hau da: Euskal Autonomia Erkidegoko lehen sektorea eta nekazaritzako elikagaien industria sustatzea eta enpresei arlo hauetan inbertsio handiak egiten laguntzea:

  • Makinetan, ondasun higiezinetan, zerbitzu profesionaletan edo IKTetan.

Lehiatu Berria programak 600 proiektu baino gehiago finantzatu ditu martxan daramatzan hiru urteetan, 35 milioi eurotik gorako guztizko zenbatekoarekin.

2020ko ekitaldi honetarako deialdia apirilaren 17an ireki zen, eta indarrean jarraituko du COVID-19ak eragindako osasun-krisiagatik ezarritako alarma-egoeraren luzapenak amaitu eta hilabete igaro arte.

Zer inbertsiotara bideratzen dira laguntzak?

Enpresek jaso ditzaketen laguntzen zenbatekoak ezin izango du gainditu inbertsio osoaren % 40, eta zenbateko hori honako atal hauetako batera bideratu beharko da:

  • Ondasun higiezin berriak (edo aurreko 10 urteetan laguntzarik jaso ez duten bigarren eskukoak) eraikitzera edo erostera, baita jarduera gauzatzeko behar diren makinak eta instalazioak ere.
  • Zerbitzu profesionalak ematearen ondoriozko gastuetara. Zenbateko osoaren % 8 gehienez.
  • Enpresak funtzionatzeko behar dituen makinak eta ekipamendua erostera.
  • Ingurumen-inpaktua optimizatzeko eta murrizteko lanak egitera.
  • Enpresaren jardunerako beharrezkoak diren tresna digitalak eta bulegotika-tresnak ezartzera.

Nola banatzen dira laguntzak?

Lehiatu Berria programaren zenbateko osoa 13.225.000 eurokoa da, eta modu honetan banatuko da:

  1. Nekazaritza-produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko inbertsioetarako laguntzak 3.250.000 €-koak dira.
  2. Basogintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsioek 2.205.000 €-ko zuzkidura izango dute.
  3. Arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko proiektuek 2.700.000 € jasoko dituzte Eusko Jaurlaritzatik eta EUPFtik.
  4. 5,1 milioi euro bideratuko dira honako hauek konbinatzetik datozen elikadura-produktuak lortzeko inbertsioak finantzatzeko: nekazaritzako produktuak, arrantzakoak, akuikulturakoak, ur mineral naturalak, alkoholik gabeko edariak edo nekazaritza-produktuetatik ateratako hartzitutako edariak (ardoa izan ezik).

2020ko Lehiatu Berria laguntza-programari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, esteka honetan lor dezakezu, edo nahiago baduzu eskaera elektronikoki tramita dezakezu.

 

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*