Economia Social_ayudas_Banca para Empresas_

Laguntza berriak Euskadin gizarte-ekonomia sustatzeko

Ekonomia soziala

5 iraila, 2016 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Iazko urte amaieran, EBak gizarte-ekonomia Europako garapen ekonomikoaren eta gizarte-garapenaren eragile gakotzat aitortu zuen eta kide-estatuak euren garapena sustatzera presatu zituen. Xede horrekin, Eusko Jaurlaritzak laguntza-lerro berriak, 3,67 milioi euroko zenbatekoarekin, onartu ditu honako xede hauetara bideratuta:

  • Gizarte-ekonomiako enpresen eta entitateen elkartze-egiturak finkatzera
  • Gizarte-ekonomiaren berariazko alderdiei buruzko prestakuntzajardueretara eta hedapen-jardueretara
  • Gizarte-ekonomiako enpresetako bazkideak sartzera (pertsona langabetuei eta desgaituei arreta berezia eskainiz)
  • Gizarte-ekonomiako enpresak eratzera –hor sartuko lirateke jada sortuta egonik gizarte-ekonomiako enpresa bihurtutakoak–.

Horretarako, Jaurlaritzak gizarte-ekonomiako enpresen eraketarekin zuzenean lotuta dauden sustapen-jarduerak eta bideragarritasun ekonomiko-finantzarioko azterketak ere diruz lagunduko ditu.

Aberastasunaren bidezko banaketa lortzea

Eredu ekonomiko hori sustatzeak gizarte-ingurunea eta giroa hobetzea eragingo du eta, horregatik, Eusko Jaurlaritzak bere laguntza-lerroetan honako hauek sartu ditu:

  • Aberastasuna modu ekitatiboan sortzea eta banatzea
  • Eskualdean enplegua sortzea
  • Gizarte-ekonomiako enpresen lurraldearen araberako sustapen planifikaturako ekintza-planak

250.000 euro gizarte-ekonomiako enpresetan kalitatea kudeatzeko

Horretaz gain, laguntza-sortaren baitan, enpresen elkar-lankidetzarako ekintzak abian jartzea sustatuko da 166.667 eurorekin gizarte-ekonomiako enpresak ordezkatzen dituzten elkarteek bazkide dituzten enpresentzako egindako proiektuen bitartez.

Eta, azkenik, guztira, 250.000 euro ere bideratuko dira enpresatan kudeaketa-tresnak ezartzeko, laguntza tekniko moduan, etengabeko hobekuntzari begira eta kooperatiba eta lan-sozietate hasiberrietan kalitatea planifikatzeko eta kudeatzeko tresnak ezartzeko.

Gizarte-ekonomia Euskadin

Europatik diote gizarte-ekonomiak krisiari beste sektoreek baino hobeto egin diela aurre. Zehazki, Euskadin, horrek 70.600 pertsona ingururi ematen die lana, erkidegoko enpleguaren %8,6, eta, guztira, gizarte-ekonomiako 3.354 enpresa daude, EAEn dauden entitate guztien kasik %2a irudikatuz.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*