cepes_economia-social_laboral-kutxa-empresas

LABORAL Kutxak eta CEPESek gizarte-ekonomiako enpresak finantzatzeko hitzarmena berritu dute

Ekonomia soziala, Interesgarria

21 azaroa, 2016 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Josu Arraizak, LABORAL Kutxako Enpresen Saileko zuzendariak, eta Juan Antonio Pedreñok, CEPESko lehendakariak, 2012an eta 2014an bi erakundeek jadanik sinatutako lankidetza-akordioa berritu dute, gizarte-ekonomiako enpresak finantzatzeko. Modu horretan, LABORAL Kutxak berretsi egin du gizarte eta enpresa eredu hori osatzen duten erakundeei eta pertsonei eskaintzen dien babesa; eredua  parte-hartzaileagoa, gardenagoa eta lehiakorragoa da.

Akordioaren helburu nagusia da gizarte-ekonomiako enpresek gehien eskatzen dituzten premiak artatzea. Horrela, ekintzaileentzako finantzaketa-lerro berriak izateaz gain, zirkulatzailea finantzatzeko produktuak (kreditu-kontuak, deskontu komertziala edo kreditu-aurrerakinak) eta inbertsioen finantzaketa ere izango dira mailegu bidez edo leasing eragiketen bitartez, enpresa sendoagoentzat. Azken finean, produktu onak eta bideragarriak dituzten enpresa guztiek finantzaketa lortzea eta lehiakortasuna hobetzea lortu nahi da.

Ekimen horri esker, LABORAL Kutxak eta CEPESek Konfederazioa osatzen duten ia 43.000 enpresa honetaz baliatzea nahi dute, horiek estatuko BPGdaren %10a eta zuzeneko eta zeharkako 2.200.000 enplegu sortzen baitituzte.

Gizarte-ekonomia, berrikuntza eta lehiakortasuna bultzatzea funtsezkoa da LABORAL Kutxak eteen alde egindako apustuan. Hitzarmen hau berrituta, LABORAL Kutxak Inbertsioen Europako Funtsarekin (EIF) duen InnovFin berme-akordioa indartzen da, ete berritzaileei finantzaketa errazte aldera. Gainera, Compyte erreminta atera du, online programa berria eteen eta lehiakideen lehiakortasuna neurtu ahal izateko.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*