innova-bilbao-2016_Banca para Empresas

Innova Bilbao 2016: etorkizuna eraikitzeko prest?

Ekonomia soziala, Interesgarria

22 martxoa, 2016 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Beste urte batez, Bilboko Guggenheim Museoan egingo da apirilaren 15ean eta 16an, Innova Bilbao ekitaldia. Bertan izango dira berrikuntzako eta negozio digitaleko gure herrialdeko aditu onenak, eta honako hauek bezalako eremu hain ezberdinak aztertuko dira: marketing digitala, teknologia berriak, ekonomia, Internet edo ekintzailetza.

Laugarren edizioa El Correok antolatu du Bilboko Udalaren, Bizkaiko Aldundiaren, Euskaltelen eta LABORAL Kutxaren babesarekin, eta ondorengo goiburua izango duen prestakuntza-programa osoa eskainiko da: eraikitzen ikasten, hiriaren, enpresaren eta negozioaren ikuspuntuak jorratzen.

Topaketa bakar honetan aukera izango dugu bide berriak irekitzeko egunero borrokatzen duten pertsonen eta, aldi berean, berrikuntzaren inguruan zeresan ugari dutenen iritzia entzuteko. Berrikuntza beharrezko osagaia da etorkizuna eraikitzen ikasteko eta mundu gero eta lehiakorrago eta globalago honetan biziraun ahal izateko.

Innova Bilbao 2016ko hizlariak

#innoBI16 ekitaldian garrantzi handikoak dira programa eta bertan parte hartuko duten hizlariak; hain zuzen ere, hogei hizlari baino gehiago arituko dira gai hauen garrantziaz hitz egiten: marketing online, internet eta mugikorrak. Sektoreko profesionalen artean, besteak beste, honako hauek izango ditugu: Elia Méndez, Espainiako Marketing Mugikorraren Elkarteko Zuzendari Nagusia, marketing mugikorraz eta dituen abantailez ariko da; Carolina Denia, Clipset eta 20minutos.es-en erredaktorea, YouTuben duen esperientzia azalduko digu. Halaber, Carlos Pinedaren gainditze-lana ezagutuko dugu, Blanca Gomezen talentua eta berrikuntzaren finantzaketa, Oscar Muguerzaren eskutik (Enpresen Negozioaren Garapeneko zuzendaria).

Programa eta izen-emateak

Biltzar interesgarri honen programa osoa dagoeneko argitaratu da; beraz, informazio gehiago nahi izanez gero, hemen sakatu besterik ez duzu.

Gainera, berrikuntza gehiago espero ditugu Innova Bilbaoren laugarren edizio honetan; beraz, horien  guztien berri jakin nahi baduzu, #innoBI16 hashtag bidez jarrai ditzakezu sare sozialetan.

Eta dagoeneko argi izan eta enpresa-sormenerako hitzordu interesgarri honetara joan eta lehen pertsonan bizi nahi baduzu, eman ezazu izena oraintxe bertan:

 Izena emateko epea irekita dago!

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*