Hasi Gazte_Banca para Empresas

Hasi Gazte Nafarroa: Ekonomia Sozialeko Hasi Gazte sarietarako deialdia ireki da

Ekonomia soziala

8 urria, 2018 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Gaztea bazara eta proiektu bat abian jarri nahi baduzu, gaurtik hasi eta urriaren 22ra bitarte zure hautagaitza aurkez dezakezu NKGIren web orrialdean, besteak beste, LABORAL Kutxak babesten dituen Ekonomia Sozialeko Hasi Gazte sariak eskuratzeko aukera izateko.

Ekimenaren helburua da ekonomia sozialaren errealitatea hurbiltzea gizarte osoari, eta, batez ere, etorkizuneko ekintzaile gazteen artean sustatzea. Era horretan, 3.000 euroko (eskudirutan) bi sari sortu dira proiektuaren irabazlearentzat, eta horiek aukera izango dute Nafarroako Ekintzaileen Kooperatiban sartzeko.

Hona hemen zer den sari bakoitza:

1. HASI GAZTE Ekonomia Sozialeko Gazte Ekimen Onena. Proiektu bat garatzen ari diren 31 urtetik beherako pertsonentzat; proiektuak Ekonomia Sozialeko balioetara egokitu behar du.

Honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:

  • Proiektuaren edo enpresaren bideragarritasun teknikoa eta komertziala.
  • Ekonomia Sozialeko printzipioak, balioak eta filosofia garatzea.
  • Proiektuaren edo enpresaren benetako aurrerapen-maila.
  • Proiektua garatzeko gaitasunak eta esperientzia duten ekintzaileek parte hartzea.

Oinarriak esteka honetan kontsulta ditzakezu.

2. HASI GAZTE Ekonomia Sozialeko Gazte Enpresa Finkatu Onena. Jada eratuta dauden eta honako irizpideak betetzen dituzten enpresentzat:

  • Zerga-betebeharrak egunean izatea.
  • Gutxienez urte bateko eta gehienez bost urteko antzinatasuna izatea, Ekonomia Sozialeko enpresa bezala eratu zenetik.
  • Gutxienez langile bazkide batek 36 urtetik behera izatea enpresa eratzeko unean eta egun ere langile bazkide bezala jarraitzea.

Oinarriak esteka honetan deskarga ditzakezu.

Sariak kezka ekintzaileak dituzten gazteentzat dira. Horrelako aukera ez da egunero izaten! Aurkez ezazu zure proiektua.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*